Materialen teknologia eta ingeniaritzako I+G+b proiektuen finantza sare internazionalean hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da 2018ko ekainaren 12a arte.
Euskadiko industria sarea, eraldatze prozesuetara egokitzeko gaitasunagatik eta berrikuntzaren alde egindako apustuagatik da ezaguna. Gaur egun, teknologia berrien aplikazioak, automatizazio prozesuek eta garapen iraunkorrak, enpresek, I+Gan inbertsio iraunkor bat eginda, aurre egin beharreko erronka berriak plazaratzen dituzte. Helburu hori lortzeko, sektore pribatuak, Eusko Jaurlaritzak zein nazioarteko instituzioek bultzatutako finantza erreminta eta programa anitzen laguntza du.
Teknologia eta materialen ingeniaritzaren esparrura bideratutako I+G+b proiektu internazionalak garatzeko programa transnazionala den M-era.NET sare internazionala, industria sarea eraldatzeko asmoz sustatutako ekimen pribatuari laguntzeko erremintetako bat da.
Proposamenak aurkezteko deialdia, 23 milioi euro bideratuko direlarik, iragan martxoaren 13an hasi zen eta ekainaren 12ra arte luzatuko da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?