Obra Andrés Neuman idazlearen kontakizun batean oinarrituta dago eta Azucarera eraikinean grabatuko da apirileko lehen bi asteetan
Gasteizko Azucarera eraikin berezia eszenatoki modura erabiliko da film labur bat grabatzeko. Azucarera Ondare Historiko eta Kulturala da eta Sprilur (Euskadiko enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenerako sozietate publikoa, SPRI Taldearen barrukoa eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa) da bere jabea. Apirilaren lehen bi asteetako hiru egunetan zehar zinemako hainbat eszena grabatuko dira eraikin horretan Imanol Ortíz López (Expreso nocturno, Peter Pan) zuzendariaren “Moda” izeneko lan berrirako.
Obra Andrés Neuman idazlearen (Alfaguara, Hiperión eta Crítica saritua) kontakizun batean oinarrituta dago, eta abangoardiako gaiak jorratuko ditu, hala nola gregarismoa, boterearekiko menpekotasuna edota mugimendu sozialen sortzaileak.
Azucarera eraikinaren (Gasteiz) berezitasunari, arkitekturari eta barneko espazioei esker, instalazioek aukera bikaina ematen dute askotariko ekitaldiak ostatatzeko (enpresa arlokoak, kulturalak, kiroletakoak, ekitaldi korporatiboak eta komertzialak). Hala, Sprilur-ek 2000. urtean birgaitu zuenetik -Euskadiko Ondasun Historiko eta Kultural izendatua izan zelarik urte berean- ekitaldi garrantzitsuak hartu ditu, hala nola, Mercedes Benz enpresaren auto linea berrien aurkezpena (VITO eta VIANO), Alavés eta Baskonia kirol kluben ekipamenduen aurkezpena, bulegoko altzarien diseinu-katalogo baten edizioa Grupo Forma 5 enpresarentzat, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Gala, eta beste hainbat ekitaldi instituzional eta politiko. Gainera, “100 elementos del Patrimonio Industrial de España” erakusketaren egoitza izan da. Eguneroko enpresa-jarduerarekin batera garatzen diren ekitaldi horiek baliagarri dira Arabako “industriaren eta kulturaren ikur historikoa” mantentzeko.
Plátano Bolígrafo, FPS Servicios Audiovisuales eta Amania Films enpresek ekoitzi dute film labur hori Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?