Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 apirila, 2018 Ekintzailetza UP Euskadi

Luz Sansasoy, Elkartea ANMR: “Euskadiko garapen sozial eta ekonomikoari laguntzeko ekiten dugu”

Euskadin, Espainian eta Latinoamerikan bizi diren Profesional Potentzialki Etorkin eta Itzulitakoen Erakundea

Elkartea ANMR 2014an sortu zen, Luz Adriana Sansasoyren lan, ikerketa eta aktibismoaren ondorioz. Luz Adrianak 2009tik darama Bizkaian gizartearengan eragin dezaketen esparruetan: “Hiru kideri proiektuaz hitz egin nienean, ilusio handiarekin hartu zuten, eta helburutzat etekina ateratzea baizik, gizartearenganako onura duen erakundea osatzea adostu genuen, ekonomia suspertzeko asmoa duena eta jatorri anitzeko pertsonak biltzen dituena”:

Hala sortu zen Euskadin, Espainian eta Latinoamerikan bizi diren Profesional Potentzialki Etorkin eta Itzulitakoen Erakundea. Honen helburu nagusietakoa da eragin positiboa eta hazkunde iraunkor eta barneratzailea sortzea. Honetarako proiektuak, programak eta Ongizate Amankomunaren aldeko elkarlaneko guneetan garatutako zerbitzuak baliatuko lirateke.

 

Trebetasuna, Ezaguera, Aukerak, Elkarlana, Integrazioa eta beste Balore batzuk egunean-egunean biltzen dituzue Bilboko Alde Zahareko zuen Zentroan.

Gure egoitza txikia irrika anitz dituzten pertsona frankok osatzen dute; hemen, behar dituzten atentzioa eta euskarria lortzen dituzte, eta hauek beste pertsona batzuekin partekatzen dituzte. Hemen bizi diren jatorri anitzetako pertsonentzat lan egiten dugu, haien lan eta formakuntza-konpetentzien esker ona eta susperketaren alde. Hazkunde inteligente, iraunkor eta barneratzailerako programa berritzaileak bermatzen ditugu.

Aldaketarako eragileen sare interesgarri eta emankorra sortu dugu. Haren sendotzearen bidez, barneratze sozialeko eredu aktibo baten aldeko apustua egiten dugu, elkarbanatutako ezagueraren kudeaketaren dinamika berriak, ekintzailetza soziala, ekonomia soziala eskuzabala eta Emakume etorkinaren ikustaratzea sustatzen dituena, emakume etorkina gizarte aldaketaren prozesuen protagonista gisa erakutsiz.

 

Ongizate Amankomuna eta Harremanen Estiloa!: Zuen ekimenak “ANMR”, Harremanen Eredu Berria du oinarri

ANMR “Erakunde”, “Berri”, “Eredu” eta “Harreman” hitzen akronimoa da: Berrikuntzarako estrategia, partaidetza sozial eta ekonomikoa. Honen bidez, profesionalen sareari (Aldaketaren Eragileak) lanabesak eta baliabideak (ez asistentzialistak) eskaintzen dizkiegu, eta haien bidez konpetentziak, sinergiak, ezaguera eta sareko disziplina anitzeko profilen esker ona sustatzen dira. Hala, Euskadiko plan eta proiektuen bidez aukerak sortzen dira.

 

Zer profileko pertsonak biltzen dira erakundean, eta zeintzuk dira ekintza nagusiak?

Gaur egun eskura ditugu 2017an eginiko azterketaren estatistikak. Nabarmentzekoa da orain konpetentzia eta formakuntza berrien 97 profil profesional, batez bestekoak, teknikak eta goi mailakoak batu zaizkigula.

Merkatuan eskaera handia duten gaien kurtso anitz ematen ditugu, lanera sartzeko ibilbideak, autonomoak barne, errazten ditugu, ekintzaile eta enpresen munduko aktibitateak garatzen ditugu…”Plan Emplearme” eta “Agora Coworking” dira gure interbentzio-guneak, “Espezializatutako Aholkularitza” zerbitzuekin batera.

Eta, jakina, pertsonen arteko elkar-ulertzea eta kooperazioa erraz ditzaketen aktibitateetan parte hartzen dugu eta hauek sustatzen ditugu; entitate gisa, Euskadiko garapen sozial eta ekonomikoari lagun diezaioketen ekintzetan ere parte hartzen dugu.

 

Enplegurako ibilbideak errazteaz gain, zuen programetako bat ‘Taldeka’ da, bokazio ekintzaileak sustatzera zuzendua…

Hala da. “AGORA COWORKING” da haren erdigunea. Ekimena ANMR Harremanen Eredu Berria estrategiaren barnean kokatzen da; aldaketarako eragileen gure sarea bideragarri eta iraunkor izan dadin laguntzen duten ekintza eta estrategien multzoa proposatzean datza. Sare hau gure zerbitzuen erabiltzaileek osatzen dute, gehienek jatorri, lanbide eta bizi-esperientzia desberdinak dituztela, eta haien bilkura ekimen sozialeko proiektuak garatzean datzala.

Helburu nagusia AGORA gune komunitarioaren antolamenduaren gastuak sendotu eta finantzatzea da. AGORA gunea Bilboko Alde Zaharrean dago, Miguel de Unamuno Plaza nº2-n. Gune hau Komunitateak (auzokideek, boluntarioek…) eta proiektuari loturiko agenteen sareak partekatzen dute.

Nabarmentzekoa da lokalean komunitaterako formakuntzari buruzko irakaspenak ematen direla. Lanbidek baimendutako Kokatze eta Enpleguko Agentzia gisa funtzionatzen du eta Taldeka-Equipos de Emprendimiento programaren eskura dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta DEMA (Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentzia)-ren Enplegu, Barneratze Sozial eta Berdintasunerako Sailarekin elkarlanean sustatzen duguna, ekintzaile profila duten langile etorkinentzat.

 

Zein metodologia erabiltzen da ekintzaileekiko lana errazteko?

DEMA-ko ‘Taldeka’ Programaren diseinu eta faseak kontuan hartzen ditugu; agentzia honen esperientzia dugu oinarri, formakuntza eta laguntza erraztuz ekintzailetza sustatzen baitu, honela negozio bilaka daitezkeen ideiak sorraraziz. Gida honetan bada gidari eta bultzalari errola duen pertsona, taldekako coaching-a aplikatzen duena, lana hiru fasetan garatuz:


– Pertsonen arteko Gaitasunak.
Pertsonen garapena hobetzen da, ekintzailetza erraz dezakeen egoera lortzeko asmoz. Hilabete eta erdian giza-jarreraren analisirako zenbait teknika lantzen dira.

– Negoziorako Planak eta Ideiak.
Gutxi gora behera bi hilabete eta erdi dirauen fase honetan, partaide bakoitzak partekatzen duen ezaguerak eta kontaktu-sareak, ideiak sortzen eta sendotzen lagundu egingo du. Gehienbat taldekako aktibitateak dira, negoziorako plan ehatz bakoitzaren garapenarekin amaitzen direnak.

– Martxan jartzea eta jarraigoa.
Urtebetez egiten da hirugarren fase hau, behar den moduan garatzea bermatzeko. Proiektu bakoitzak 5.000 eurorainoko laguntza du euskarri martxan jartzeko, eta 2.000. eurora arteko laguntza, jarraigoan aurretiaz egindako diagnostiko baten emaitzaren kanpoko aholkularitza bezala.

 

Amaitzeko, aurrerantzean zein erronka ditu entitateak?

Oraintsuengoz gure indar guztiak Erakundearen erronka nagusiak mantendu eta sendotzera bideratzen ari gara, gizarte eragin handia izan dezaketen erronkak:

Lehenengoa da EVIS, Interbentzio Sozialerako Eskola Birtuala, Ágora Formación Virtual estrategiaren bidez . Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak finantzaturiko proiektu honetarako, hiru probintzietan doako on-line kurtsoa ezarri eta eguneratzea proposatu dugu, atzerritarren integraziorako eginahalei buruzko txostena lortzeko asmoz. Egoitza eta lanbidea eskuratzeko behar-beharrezkoa den baldintzaren aurrean, kurtso honen bidez (e-learning) eskatzaileek aurkeztu beharreko espedienteen pilaketa saihestuko litzateke.

Honezaz gain, garrantzizkoa da gure Kokatze Agentzian dauden pertsonei eskaintzen diegun laguntza hobetzeko baliabide gehiago izatea. Agentzia hau Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, SEPE-k eta LANBIDE Euskal Enplegurako Zerbitzuak baimendua da.

Eta Lanbideratzearen lagungarri izan daitezkeen bestelako zerbitzuak ere indartu beharra dago, hala nola Ágora Coworking komunitarioa, andere eta gazte kualifikatu ekintzaileen kolektiboaren aldekoa; edota aldaketarako agenteen sarea. Zerbitzuok ezinbestekoak dira barneraketa eta ikustarazterako proposamenekin jarraitzeko, migrazioa aktibatze sozial eta ekonomikoko fenomeno gisa ikusia izan dadin.

Informazio gehiagorako: www.profesionaleselkarteanmr.com/eu/

Luz Sansasoy ANMR

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak