Bulegoen barneko apainketan espezializatuta dagoen Sitab System euskal enpresak pareta-sistema instalatuko du Kuwaiteko ospitale batean, Tecnalia korporazio teknologikoaren aldez aurreko ebaluazioa gainditu ondoren
Bulegoen barneko apainketan diharduen Sitab System enpresa gipuzkoarrak Kuwaiteko Al Jahra ospitale berriko esparruen banaketarako pareta-sistema instalatzeko esleipena lortu du.
Interiorismoaren arloko enpresa honek altuera handiko eta erabat kristaleztatutako pareta-sistema bikoitza hornituko dio medikuntza-zentroari, itxarongelak korridoreetatik nahiz joan-etorrietarako guneetatik bereizi eta gainontzeko itxiturak osatzeko.
Aldi berean, Sitabek Tecnalia korporazio teknologikoaren esku utzi du pareta-sistema honen erresistentzia ebaluatzeko ardura, betiere barneko esparruak banatzeko kitetarako dauden Europako parametro teknikoak (ETAG 003) kontuan hartuta, ikerketa erakundeak zabaldutako ohar baten arabera.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?