Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 apirila, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

RKL enpresak segurtasun integral eta dinamikoari buruzko aholkularitza ematen du  

Euskal aholkularitzak enpresa eta administrazioen premiei erantzuten die, hasi segurtasun fisiko tradizionaletik eta zibersegurtasun arloko sistemetaraino
Ezkerretik eskuinera, Iñaki Eguia, José María Sanz, Damaso M. Aranaga eta Alvaro Ubierna, RKL Integral enpresako arduradunak

Euskal aholkularitzak enpresa eta administrazioen premiei erantzuten die, hasi segurtasun fisiko tradizionaletik eta zibersegurtasun arloko sistemetaraino

 

 

Segurtasuna, alde guztietatik begiratuta, enpresen kezka-iturri handienetako bat da. Hasi segurtasun fisikotik –non bideo-kamerak, zaintzaileak edo sarbide-kontrolerako sistemak erabiltzen baitira–, jarraitu lan arriskuak prebenitzeko protokolo edo larrialdi-simulakroekin, eta IT eta OT inguruneetako zibersegurtasuneraino.

 

2016aren hasieran sortutako RKL Integral konpainia segurtasun integraleko aholkularitza bat da, aholkularitza ematen diena enpresa, administrazio eta erakundeei segurtasun konponbide onenak ezartzeko. Ez konponbiderik fabrikatzen dute, ez instalatzen dituzte, ez mantenimendu-lanik egiten dute. José María Sanz, Negozio Garapeneko arduradunaren arabera, aholkularitza honen zeregina da bezeroaren beharrak ezagutzea eta, horietan oinarriturik, “konponbide objektibo eta independente bat proposatzea”.  Egun dituzten bezeroen artean aurkitzen dira enpresa industrialak eta baita ere erakundeak, hala nola, Bilboko Guggenheim Museoa edota Getxoko Udala.

 

RKLren proposamena berritzailea da, oso ingeniaritza gutxi direlako gai erantzuna emateko honelako premia sorta zabal bati: zaintza-sistema tradizionalak, datuei buruzko araudien betepena, zibersegurtasun arloko tresnak edo suteen aurkako babesa. Enpresa honen arrakastaren gakoetako bat da elkarrekin bildu dituela Safety eta Security arloetan esperientzia handia duten adituak, bere proiektuak garatzeko. “Beti egokitu zaizkigu gauzak instalatzea eskatzen dizkiguten bezeroak: kamerak, firewall-ak, e.a.  Espezialista naizen aldetik, utzidazu aztertzen pertsonekin, ondasunekin, informazioarekin nahiz ospearekin zerikusia duten zure enpresako arrisku guztiak, eta, azterketa horretan oinarriturik, eskain ditzadan zure beharrizanetara ongien egokitzen diren konponbideak”, gomendatu du José María Sanzek.

 

RKL enpresako Garapen arduradun den Iñaki Eguiak, berriz, uste du ez daudela “gu bezalako enpresa asko, hau da, segurtasunari buruz neurrira eginiko planak preskribatzen eta garatzen dituztenak. Guk eskaintzen dugun independentzia horrek itzulera bat du, aukera ematen diolako amaierako bezeroari instalatu nahi dituen tresnak aukeratzeko. Guretzat garrantzitsua da bezeroak jaso dezala egin duen inbertsioaren itzulera bat, ahal den guztietan. Baina garrantzitsuena da segurtasuna hobetzea, ez kostuak murriztea. Gero kostuak murriztu ahal baditut, hainbat hobeto”.

 

RKL enpresaren beste berrikuntza bat da apustu egin duela arriskua dinamikoki neurtzeko, hau da, txostenak egiten ditu segurtasuneko adituek jakin dezaten zein den departamendu bakoitzaren egoera une bakoitzean. “Orain arte enpresetako arriskuen argazki estatiko bat egiten zen. Bost urte pasa zitezkeen denbora horretan arriskuak nola aldatu diren neurtu gabe. Hain zuzen, neurketa dinamikoa da gainerako enpresengandik bereizten gaituen elementua. Gero eta gehiago erabiltzen ditugu sentsorika, zaintzaileen datuak, erasoei buruzko informazioa, bideo-zaintzako kameretako irudiak… Informazio horrekin dashboard bat egin dezakegu, ia denbora errealean jakiteko zenbateko arrisku-mailarekin ari den lanean langilea. Analisi horri esker, prozesuak aldatu daitezke” nabarmendu du Iñaki Eguiak.

 

Segurtasun-gaiei buruzko aholkularitza independente eta integrala eskaintzeaz gain, RKL plataforma propio bat garatzen ari da 4.0 Industriarako: VES, Virtual Ecosystem. “Gai gara edozein eraikinen planoak digitalizatzeko, gero fitxategi batean sartzen ditugu, eta istripuren bat gertatzen bada, informazioa eskain diezaiekegu larrialdi-zerbitzuei, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko teknologiak erabiliz. Informazio hori eskuartean izanda, larrialdi-zerbitzuek jakin dezakete zein material dauden istripuaren inguruan (beira edo hormigoia), informazioa jaso dezakete inguruko sentsoreetatik (adibidez tenperaturari buruz) edo bideo-kameretako irudiak ikus ditzakete” azpimarratu du RKL enpresako Negozio Garapeneko arduradunak. VES proiektuak SPRI, PQC eta Asitec erakundeen laguntza jaso du, eta dagoeneko garapen-fasean dago oihalgintzako enpresa handi batean.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak