Topaketa horretan orobat parte hartu dute SPRI Taldeko eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaritza-karguek, non hizpide izan baitituzte, besteak beste, Basque Industry 4.0 estrategia eta nazioartekotze politika
SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) harrera egin dio Mexiko Estatuko ordezkaritza instituzional bati. Alberto Curi, Ekonomi Garapeneko idazkaria, buru izan duen ordezkaritza horren barruan orobat etorri dira Mexikoko industria-guneak kudeatzen dituen Fidepar erakundeko zuzendaritza-karguak.
Mexikoko ordezkaritzak bilera bat egin du SPRIko, Basque Trade & Investment Agentziako, Sprilur-eko eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaritza-karguekin. Topaketan askotariko gaiak landu dituzte, hala nola Basque Industry 4.0 plana, nazioartekotze politika eta Euskadiren eta Mexikoren arteko nazioartekotzeko lankidetza, bi herrialdeen arteko merkataritza harremanak, eta lurzoru industrialaren eta teknologi parkeen kudeaketa.
Mexiko da Euskadi-Mexiko Nazioartekotze Planaren barruan lehentasuna duen Estatuetako bat. Euskal enpresen 19 ezarpen daude Mexikon. Topaketa horrek buru eman dio Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren -Eusko Jaurlaritzak aurten sortutako erakundearen- aste honetako lan-agenda beteari, zeinak astearte honetan bertan jaso baititu Quebeceko ministro-orde baten eta Argentinako enbaxadorearen bisitak. Eusko Jaurlaritzak bidaia ofizial bat egin zuen Quebecera joan den urrian eta aste honetako bisita bidaia haren jarraipen gisa antolatu da, bi herrialdeen arteko lankidetza akordioa indartzeko. Bestetik, Argentinako ordezkariekin eginiko bileran, bisitariek aukera izan dute Eusko Jaurlaritzak sortutako zerbitzu berria eta Euskadiko enpresa-sarearen funtzionamendua ezagutzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?