“Invest in the Basque Country”k, atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzeko SPRI Taldearen estrategiak, bilera bat izan du Bonbaiko Industrien Elkarteko 30 enpresarekin, denak ere interesatuak euskal enpresekin kolaboratzeko eta Euskadin inbertitzeko aukerak aztertzeko, argi ikusi baitute Euskadiko metal-mekanika industriaren garrantzia eta garapen teknologikoa. Indiako enpresa horiek, gehienak ingeniaritzaren eta osagai metalikoen sektorekoak, interes handia erakutsi dute operazioak egiteko Euskadin eta bertan inbertitzeko euskal enpresekin lankidetzan, bide horretatik, Europako merkatura sartzeko. Era berean, lankidetza hori baliagarri izango da euskal enpresentzat, aukera izango dutelako beren produktuak sartzeko hazkunde betean dagoen Indiako merkatuan.
Euskadira eginiko bisita hau Araban zentratu da, non Indiako ordezkaritzak hainbat enpresa bisitatu baititu (Ega Master eta Cevisa), eta baita ere Arabako Teknologi Parkea, bertan ezagutu duelarik nazioartean erreferentziazkoa den Euskadiko Zientzia eta Teknologia Parkeen Sarea garatzeko eredua.
Bonbaiko Industrien elkartea 1948an sortu zen, eta bertara biltzen dira Indian ongi errotuta dauden industrial, negozio-gizon eta profesionalak. Elkarte horrek enpresa txikiak, ertainak eta industria handiak (goi-mailako teknologiakoak barne) ordezkatzen dituzten 1200dik gora kide ditu eta hainbat ekintza antolatzen ditu, besteak beste, nazioarteko misioak. Horietako bat da hau, zeinaren bidez Espainia bisitatu baitute, ICEXek Bonbain duen bulego komertzialarekin lankidetzan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?