Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 maiatza, 2018 Berrikuntza Eraldaketa digitala Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Moon mahai-jokoak ordenagailu batek bezala pentsatzen irakasten du

Proiektu honen helburua da neska-mutilen pentsamendu konputazionala garatzen laguntzea.
Moon mahai-jokoaren irudia

 

Proiektu honen helburua da neska-mutilen pentsamendu konputazionala garatzen laguntzea.

1969an Eagle modulua ilargira iritsi zen, baina ordenagailuak hainbat akats detektatu zituen ilargiratu baino 3 minutu lehenago, eta softwareagatik izan ez balitz istripu hilgarri bat gertatuko zatekeen. Ez zen istripurik gertatu, konputagailuak behar besteko adimena izan zuelako gertatzen ari zena detektatzeko eta astronautak ohartarazteko. Sistema informatiko hura Margaret Hamiltonek (MITeko software ingeniaritza zentroko zuzendariak) lideratutako lantaldeak diseinatu zuen.

 

Moon jokoak istorio hura berreskuratu du, jokalariak Eagle ordenagailuaren paperean jartzen dituelarik ilargiratu aurreko 3 minutuetan. Operazio desberdinak irudikatzen dituzten kartak erabiliz, proiektuak jokalariei laguntzen die hobeto ulertzen pentsamendu konputazionalaren funtzionamendua. Pablo Garaizarrek, informatikako ingeniari eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak, diseinatu du jokoa Compus proiektuaren markoan. Deusto Learning Lab ikerketa-taldearen barruan bultzatutako ekimen horren xedea da pentsamendu konputazionalarekin lotutako joko-bilduma bat osatzea.

 

“STEAM arloak landu nahi ditugu, eta, batik bat, pentsamendu konputazionala, funtsezko gaitasuna baita alfabetatze digital berriaren barruan” azaldu du Pablo Garaizarrek, “gaitasun hori dutenak gai dira arazo bat eta konponbide bat formulatzeko, arazoa ordenagailu bati aurkeztu izan bagenio bezala”. Compus proiektuarekin, lantaldeak offlineko jokoak garatu ditu, edozein tokitan deskargatu eta inprimatzeko. “Aspaldi honetan entxuferik gabeko informatikako tailerrak egiten ari gara, hau da, kontzeptu informatikoak erabiltzen ikasten dugu arkatza eta papera edo kartak erabiliz. Kontzeptu horiek ikastea zaila izaten da batzuetan, eta errazago ulertzen dira materialak manipulatuz”.

 

Pentsamendu konputazionaleko beste jolas hezigarri batzuk ez bezala, Moon jokoaren helburua ez da programatzen ikastea, baizik eta ulertzea nola egiten diren operazio matematikoak modu bitarrean eta nola deskonposatu daitezkeen arazoak. Jokoa dohainik deskargatu daiteke, eta 11 urtetik aurrerako neska-mutilei zuzentzen zaie.

 

Compus proiektuaren helburuetako bat da bokazio zientifikoak sustatzea, batez ere nesken artean. Horregatik, Moon jokoak Margaret Hamilton-en lana berreskuratu du, software aeroespazialaren garapenean izan zuen paper garrantzitsua aldarrikatuz. Lehen proiektu horren ostean, Deusto Learning Lab taldeak mahai-joko gehiago diseinatu nahi ditu Compus plataforman sartzeko.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak