Osasun-sektoreari zuzendutako bio-sentsoreetan espezializatuta dagoen euskal konpainiaren iritziz, nazioartekotzea da enpresak gainditu beharreko erronketako bat
“I+Ga da OSASENen zati nagusia”. Hitz hauexekin definitu du Asier Albizuk, osasun-sektorerako bio-sentsoreetan espezializatuta dagoen OSASEN konpainiako zuzendari nagusiak, ikerketaren aldeko apustuak enpresaren estrategian duen garrantzia.
Konpainiaren gerenteak ziurtatu duenez, berrikuntzaren arloko inbertsioak enpresa honetan duen garrantzia Euskadin lehentasunezkoa bihurtu den biozientzien sektore osoari ere egotz dakioke.
Konpainia 2014an sortu zen, nekazaritzako elikadura-sektorerako bio-sentsoreak garatzen diharduen Biolan enpresari atxikitako spin off bezala. Azken honen esperientzia sendoari esker, taldeak elikadura-sektorerako garatutako teknologia medical device delako esparrura egokitu ahal izan zuen, eta honen barnean, point of care (POC) deritzon berehalako diagnosi-azterketaren esparrura.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?