CITA|Emprende ekimenak deialdi ireki bat plazaratu du, zeinaren bidez 10 startup aukeratuko baititu 2018ko ekainaren 20an Donostian egingo den txapelketan parte hartzeko. Lehiaketa hori ekitaldi baten barruan egingo da, non ETEen presentzia eta startupekiko konexioa izango baitira elementu garrantzitsuenak. Ekimen horretan izena ematen duten startupek aukera izango dute speed meeting bilerak egiteko ETE eta inbertitzaileekin, mahai teknikoetan parte hartzeko eta harremanak egiteko, ekitaldiaren helburu nagusia baita testuinguru bat sortzea enpresa, inbertitzaile eta ekintzaileen artean elkarrizketa produktiboak izateko.
EL DIARIO VASCOk eta ADEGIk urtero antolatzen dute CITA|Emprende ekimena, euskal ekosistemako dozena bat eragile garrantzitsuren laguntzarekin, eta lankidetza publiko-pribatu horri esker, inpaktu handiko ekitaldi aglutinatzaile bihurtu da. ETE ekintzaileetan, startupetan eta inbertitzaileetan zentratzen da nagusiki. Bere helburua da inspiraziorako eta lanerako testuinguru bat eskaintzea eta Berrikuntza Irekiko “ETE-Startup” konexioak sustatzea, horretarako zuzenean erakutsiz bertako, Estatuko zein nazioarteko jardunbide egokiak eta startupak konektatuz konexio horiek gauzatzean erabakigarriak diren beste agente batzuekin, hau da, ekintzailetzan, berrikuntzan eta operazio korporatiboetan adituak diren inbertitzaile eta profesionalekin.
Nork eta zergatik.-
El Diario Vascok eta Adegik beren esperientzia eta gaitasunak elkartu dituzte ekitaldi hau antolatzeko eta bere bitartez balio erantsi handiagoa emateko interes talde desberdinei, helburu honekin: ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemako parte diren eragileak ekimenaren garapenean inplikatzea.
Zein arlo interesatzen zaizkigu?
Baliozkotuak dauden inbertitzeko moduko negozio-eredu eskalagarriak garatzen ari diren Estatuko eta nazioarteko startupak behar ditugu, hau da, merkatu testak, bezeroak, asmo-gutunak eta negozio adierazleak dituztenak.
Funtsean, nobedaderen bat dakarten proiektuak behar ditugu; baliteke produktu/teknologia espezifiko berririk ez sortu edo asmatzea, baina elementuren bat izan behar dute gainerakoengandik bereizten dituena eta gai dena merkatuko arazo bat modu berritzailean konpontzeko.
Hauek dira interesatzen zaizkigun arloak: ziber-segurtasuna, fabrikazio aurreratua, arlo digitala, bio, food, fintech, legalteck, energia, health eta ekonomia zirkularra.
Parte hartu nahi dutenek 2018ko maiatzaren 10era arteko epea dute www.citaemprende.eus webgunean izena emateko. Proposamen guztiak ebaluatu ondoren, hautatutako startupek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte ekainaren 20an Donostian egingo den lehiaketan, adituz osatutako epaimahai baten aurrean, non sari interesgarriak banatuko baitira (txapelketaren oinarri eta baldintzetan kontsulta daitezke).
Sariak.
Horrez gain, “La Caixa” Gizarte Ekintzak 1.500 euroko saria emango dio pitch onena egiten duen eta inbertsio-aukera erakargarriena aurkezten duen startupari.
info+: www.citaemprende.eus
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?