Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 maiatza, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Aurkeztu da Donostian Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa, industria eta enpresa arloko zibersegurtasunaren euskal erreferentea

Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, ezagutzera eman ditu BCSCk duela zazpi hilabete sortu denetik egin dituen aurrerapenak. Aurrerapen horiei esker BCSC da zibererasoei erantzuteko lantalde bakarra Euskadin baizik lan egiten ez duena.

Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, ezagutzera eman ditu BCSCk duela zazpi hilabete sortu denetik egin dituen aurrerapenak. Aurrerapen horiei esker BCSC da zibererasoei erantzuteko lantalde bakarra Euskadin baizik lan egiten ez duena.

IndustrySec Kongresua aukera on bat izan da www.basquecybersecurity.eus tresna aurkezteko.

 

Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, ezagutzera eman ditu gaur Donostian BCSCk duela zazpi hilabete sortu denetik egin dituen aurrerapenak. Arriolak adierazi du epe horretan zibersegurtasun arloko erreferentzia bilakatu dela hiru euskal lurraldeetako industria eta enpresentzat eta esan du BCSC dela zibererasoei erantzuteko lantalde bakarra Euskadin baizik lan egiten ez duena. Arriolak orobat aipatu du BCSCk oinarriak jarri dituela Basque Digital Innovation Hub zibersegurtasun gunea bultzatzeko, eta horri esker posible izango dela enpresei zibersegurtasun gertakarietarako laguntza eta alerta zerbitzu bat eskaintzea, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea zibersegurtasunaren arloko teknologiak industrian aplikatzeko orduan, topagune bilakatzea tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat, eta liderra izatea tokiko zein nazioarteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuetan.

 

Azpimarratzekoa da SPRI Taldeak abian jarri duela, Basque Cybersecurity Centre zentroaren eskutik, Zibersegurtasun Industrialerako lehen laguntza programa, manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dagoena.

 

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 600.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez.

 

IndustrySec kongresuko hitzaldian, Eusko Jaurlaritzak Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez izan duen paper bultzatzaileari balioa emateaz gain, Arriolak bereziki azpimarratu du konpromiso hau betetzeko funtsezkoa izan dela beste hainbat erakunderen inplikazioa, hala nola Segurtasun Sailarena (Ertzaintzaren bitartez), Lehendakaritzarena, EJIErena eta Hezkuntza Sailarena (Unibertsitate eta Lanbide Heziketa arloaren bitartez).

 

BCSCn funtsezkoa da teknologi zentroen inplikazioa (Tecnalia, Vicomtech, Ik4-Ikerlan eta Basque Center for Applied Mathematics). Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko agente horiek bilatzen dutena da ikerketatik eratorritako produktu bateratuak garatzea, bai berez daukaten balio teoriko eta analitikoarengatik, bai aplikazio esparrura eramanak izateko. Aipagarria da halaber Ertzaintzak ere parte hartzen duela Basque Cybersecurity Centre-n, eraginkortasun gehiagorekin aritzeko ziberdelituen aurka.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak azaldu duenez, zibersegurtasun arloko ekimen honek euskal herritar guztientzat eta, bereziki, industria eta enpresentzat  daukan garrantzi eta balioaren adierazgarri dira Basque Cybersecurity Centre-k une honetan dituen partner-ak eta eguneroko lankideak.

 

Hala, INCIBE (Instituto Nacional de Ciberseguridad) eta Siemens partner-ei esker, hemendik gutxira BCSC izango da FIRST sareko (gertakari informatikoei erantzuteko lantaldeen munduko foro garrantzitsuenean) euskal kide bakarra. Datozen hilabeteetan euskal zentroa CERT publiko bat izango da, hau da, informatika arloko segurtasun gertakariei erantzuteko lantalde bat (Computer Emergency Response Team dira ingelesezko siglak), mundu osoan zehar zabaldutako CERT publiko eta pribatuen nazioarteko sarearekin konektatua.

 

Gainera, Europako aliatuen artean dauka ECSO (European Cyber Security Organization), Europan zibersegurtasunaren arloko ekimenak –bereziki Batzordearen eskutik datozen lankidetza publiko-pribatuko kontratuak– sustatzen eta garatzen dituen antolakundea. Horri esker, BCSC ECSOk bultzatzen dituen lantaldeetan sartuta egongo da Zibersegurtasunaren arloko ekimenak dinamizatzeko eta, hain zuzen ere, lanean ari da inbertsio, eskualde arteko proiektu eta hezkuntza gaietan. Bestalde, Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin ere kolaboratzen du.

 

Zibersegurtasun arloko kontzientziazioa lantzeko, elkarlanean ari da Euskadiko hiru patronalekin (ADEGI, CEBEK eta SEA), Klusterrekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Bidasoa Activarekin, ZIURrekin (Gipuzkoa), Inguralderekin (Ezkerraldea), Datuen Babeserako Euskal Agentziarekin, e.a.

 

Alex Arriolak adierazi du Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak erakunde gehiagorekin ere kolaboratzen duela, besteak beste Puntueus Fundazioarekin –ekimen sektorialak koordinatzeko eta ekitaldietan elkarrekin parte hartzeko–, baita ere Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkartearekin (Pribatua), Segurtasun Adituen Euskal Elkartearekin (SAE), eta STOP Violencia de Género Digital Elkartearekin, azken horrekin kolaboratuko duelarik Adin Txikikoen aurkako Indarkeria Digitalaren Kongresu Nazionalean (Bilbon, 2018ko ekainaren 8an).

 

Joan den urriaren hasieran sortu zenetik, Basque Cybersecurity Centre (BCSC) – Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak oinarri batzuk jarri ditu euskal herritarren eskubideak babesteko eta erantzuna emateko enpresen eta euskal industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunaren zibersegurtasun-mehatxuei. Eusko Jaurlaritzak  Euskadiko esparru publiko eta pribatuetan zibersegurtasunaren kultura handitzeko daukan konpromisoaren emaitza da Basque Cybersecurity Centre.

 

Sortu zenetik zazpi hilabete igaro direlarik, BCSCn lanean ari dira Javier Diéguez zuzendaria eta zibersegurtasun-operazioetako hiru ingeniari, eta euskal zentroak dagoeneko lortu ditu jendaurrean aurkezteko moduko muntadun aurrerapen batzuk bere jardun-arloan, hau da, zibersegurtasun arloko teknologiak aplikatzea Industrian, Prestakuntzan eta nazioarteko harremanetan.

 

Hezkuntza eta Prestakuntza arloari dagokionez, azaroan Lanbide Heziketako hainbat ikastaro egin ziren (Web aplikazioetako segurtasuna; Zure segurtasuna aztertzen: biltzaile izatetik ehiztari izatera Threat Hunting erabiliz; Pribatutasuneko Inpaktu Ebaluazio berriak, paradigma berria; Segurtasuna WiFi inguruneetan;  Aplikazio seguruen garapena, eta Zure segurtasuna aztertzen: log-etan dago egia). Horrez gain, BCSC lanean ari da Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin batera, modulua eta tailer praktikoa barne hartuko dituen prestakuntza-ikastaro bat eskaintzeko irakasleei.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak