Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 maiatza, 2018 Azpiegiturak

Etorkizunean enpresen %32k espazio edo lokal berrien premia izan lezakete, Sprilur-ek bere bezeroei eginiko inkestaren arabera

Kontsultatutako enpresa gehienek begi onez ikusten dute berriro lan egitea Sprilur Industrialdeak sozietateekin eta berriro kontratatzea beren zerbitzuak, eta oso ondo baloratzen dituzte eskainitako finantzaketa-formulak.

 

Kontsultatutako enpresa gehienek begi onez ikusten dute berriro lan egitea Sprilur Industrialdeak sozietateekin eta berriro kontratatzea beren zerbitzuak, eta oso ondo baloratzen dituzte eskainitako finantzaketa-formulak.

 2015eko datuen aldean, bezeroen asebetetze orokorra 3,7 puntutik 4ra igo da Sprilur-en kasuan, eta 4 puntutik 4,1era Industrialdeak-ek eskainitako zerbitzuen kasuan.

Ikerfel enpresak azterlan bat egin ondoren 2017aren amaieran “Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek eskainitako zerbitzuaren kalitateari” buruz,  ageri da bezeroen asebetetze-indizeak finkatu eta apur bat hobetu egin direla 2015eko emaitzekin alderatuta. Ondorio orokor gisa, produktuaren inguruko alderdiak dira Sprilur-en bezeroek gehien nabarmentzen dituztenak.  Industrialdeak Programaren kasuan, harremanak eta arreta komertziala hobetu direla azpimarratzen dute bezeroek.

Bestalde, kontsultatutako enpresa gehienek diote berriro kontratatuko lituzketela Sprilur eta Industrialdeak sozietateen zerbitzuak (biak ere  enpresa-guneak kudeatu eta sustatzeko sozietateak, eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoak), eta berriro egingo luketela lan eurekin. Lursail/lokal berriei dagokienez, Sprilur-ek premia edo eskaera handiago du Industrialdeak sozietateek baino. Zenbaki globaletan, baliteke inkestatutako enpresen %32k espazio edo lokal berriak behar izatea etorkizunean.

Asebetetze globala pixka bat hazi da 2015eko azterketako emaitzen aldean: Sprilur-en kasuan, 3,7 puntutik 4,0 puntura igo da (%71), eta Industrialdeak sozietateen kasuan, berriz, 4,0 puntutik 4,1 puntura (%77). Inkestatutako enpresek beren ebaluazioan alderdi komertzialak nabarmendu dituzte alderdi ekonomikoen gainetik.

Produktuari dagokionez, mantentzen dira aurreko zundaketan jasotako indizeak, eta bereziki positibotzat jo dira alderdi hauek: informazio argia eta nahikoa ematea, aurkeztutako dokumentazio teknikoa, entregarako epeak, berrikuntza teknikoa, mantenimendua…

Alderdi ekonomikoei dagokienez, bezeroek oro har ondo baloratu dituzte Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek eskaintzen dituzten finantzaketa formulak.

Elkarrizketatutako enpresek hainbat iradokizun ere egin dituzte zerbitzuak hobetzeko, hala nola pabilioi eta bulegoetan zuntz optikoko zerbitzu hobeak jartzea, prezioak doitzea, erabilpen komuneko eremuak atontzea, aparkaleku gehiago egitea, hondakinen kudeaketa selektiboa hobetzea eta enpresa ekimen anitzagoak aukeratzea.

Azken ondorio gisa, Sprilur Taldeak eutsi egiten die aurreko zundaketetan jasotako bezeroen asebetetze indizeei, eta behar diren neurriak hartuko ditu bere industrialdeetan kokatutako enpresa ekimenen arteko bizikidetza hobetzeko.

Sprilur-ek Ikerfel enpresari eskatutako azterlana egiteko, metodologia kuantitatiboa erabili da, hau da, Sprilur-ekin harreman komertziala izan duten 38 enpresa eta Industrialdeak sozietateekin harreman komertziala izan duten beste 79 elkarrizketatu dira, eta elkarrizketa horietako 28 erabili dira. Lan horren helburua izan da jakitea zein den asebetetze-gradu global eta zehatza, kontuan hartuz hainbat parametro: arreta komertziala, produktuaren aurkezpena, espazioen kokapena, produktua, prezioa eta finantzaketa. Orobat aztertu nahi izan da Sprilur/Industrialdeak sozietateek ematen duten zerbitzuaren kalitatea, bezeroen leialtasuna, gomendioak eta etorkizuneko kontratazioa.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak