Jasotzeko eta garraiatzeko makinerian espezializatuta dagoen euskal konpainiak aro berria hasi du enpresa-estrategiaren barruan
Berrikuntzaren aldeko apustua gero eta garrantzitsuagoa da globalizazioaren egungo testuinguruan. Euskal industria sektoreak, egoeraz jabetuta, hainbat urte daramatza I+Gan inbertitzen eta 4.0 industriarekin lotutako behar teknologiko berrietara egokitzen, nazioarteko merkatuetan duen lehiakortasuna hobetzeko.
Agertoki honetan, jasotzeko eta garraiatzeko makinerian espezializatuta dagoen Zeuko ingeniaritza-enpresak orain arteko enpresa-estrategiaren barruan aro berri bat hastea erabaki du, zerbitzuen dibertsifikazioa eta 4.0 Industria oinarritzat hartuta.
Ontzioletan, industria astunean eta bestelako sektoreetan kargak jasotzen eta garraiatzen bildu duen esperientzia luzeari esker, konpainiak aurten negozio-bolumena % 80 haztea aurreikusi du, jarduera prebentzioaren nahiz mantenimendu prediktiboaren arlora zabalduz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?