Diru-laguntzak eskaintzen ditu nazioarteko esperientzia baten ondoren Euskadira itzuli diren profesionalak kontratatzeko
Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da urriaren 31ra arte
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) ireki du LANdhome programako laguntzak eskatzeko epea. Ekimen horren bidez diru-laguntzak emango zaizkie Euskadin kokatutako enpresei, Euskadira itzuli diren profesionalak kontratatu ditzaten.
LANdhome programa Enpresen Nazioartekotze Planaren barruan kokatutako ekintza bat da, eta bere helburua da nazioarteko ibilbidea egina duten eta Euskadira itzuli diren profesionalek kalitatezko enplegua izan dezatela euskal enpresetan. 200.000 euroko aurrekontua du urte honetarako eta hurrengorako.
Programa honen helburua da, beraz, Euskadiko enpresei laguntzea beren erakundeak egokitzen eta aukera ematen atzerrian eskarmentua hartua duten profesional, zuzendaritza-kargu eta teknikariei hona itzultzeko.
Programak banatuko dituen laguntzak diru-laguntza publikoak dira, eta beren helburua da enpresek nazioarteko ibilbidea egiaztatzen duten profesionalak kontratatzea. Kasuan kasuko lan-kontratuaren lehen urteari dagokion soldata gordinaren zati bat estaliko da laguntza horiekin.
Zehazki, laguntzek lehen kontratazio urteko (12 hilabete) soldata-gastu gordinen %50 estaliko dute, 35.000 euroko mugarekin (70.000 euroko soldata batentzat kalkulatuta).
Besteak beste, profesionalak egiaztatu behar du atzerrian lan egin duela gutxienez bost urtez jarraian edo 10 urtez etenik gabe. Enpresak, berriz, kontratu mugagabe bat eskaini beharko dio. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 31ra arte eta telematikoki aurkeztuko dira.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?