Ekainaren 4tik 8ra bitartean, SPRI Taldearen babesarekin antolatutako IoT Week jardunaldiak ezagutzera emango ditu urtean %20 hazten den sektore honen aurrerapenak.
49 herrialdetako 1.000tik gora aditu bertaratuko dira hizpide hartzeko Gauzen Interneten eta etorkizuneko 5G-ren arteko konbergentzia, Gauzen Internet eta Datu Handiak, eta Gauzen Internet eta adimen artifiziala.
Basque Cybersecurity Centre-k (BCSC), Eusko Jaurlaritzak sustatutako zibersegutasun zentro berriak, IoT Week-en parte hartuko du ekainaren 4tik 8ra. SPRI Taldeak babestutako ekimen horrek IoT edo Gauzen Interneten hiriburu bihurtuko du Bilbo. Topaketa Euskalduna Jauregian egingo da, eta bertara bilduko den sektoreak urtean %20ko hazkunde sostengatua dauka, aurreikusten da 2020rako 400.000 milioi euro inguru balioko duela, eta dagoeneko baditu 8.400 milioitik gora gailu konektatuta.
IoT Forum eta IK4 Tekniker-ek antolatutako ekitaldi hori bost egunetan egingo da, eta aztergai izango dira IoT eta etorkizuneko 5G-ren arteko konbergentzia, IoT Datu Handiekin eta Adimen Artifizialarekin konbinatuz sor litezkeen aukerak, edo hainbat sektoretan –hala nola, nekazaritzan, hiri adimentsuetan edo bizi osasuntsuan– izan litzazkeen onurak.
IoT Week ekimenean orobat erakutsiko da zer aurrerapen egin diren Euskadiko IoT sektorean Tekniker, Euskaltel, Ibermática edo Ulma bezalako enpresa ezagunen eskutik. Funtsean, ekitaldiko agenda ofizialean aurreikusita dago bisitaldi bat egitea IK4 Tekniker-en Eibarko instalazioetara, bisitariek lehen eskutik ezagutu dezaten bere I+G zentroa, irabazi asmorik gabekoa eta enpresen lehiakortasuna bultzatzera bideratua.
Zibersegurtasuna, ezinbestekoa IoT sektorean
IoT sektorea etengabe hazten ari da, baina ezin ahaztu dezakegu funtsezko alderdi bat: segurtasuna eta pribatutasunaren babesa. Gauzen Internetek gailu konektatuz beteko ditu gure etxeak, eta gailu horiek gai izango dira irudiak nahiz soinua grabatzeko edo mugimenduak detektatzeko; horregatik, industriak bermatu behar du baimendutako pertsonek baizik ez dutela jasoko sentsore horiek atzemandako informazioa.
Hain zuzen ere segurtasuna eta pribatutasuna izango dira aztergai ekainaren 4ko workshopean (eguerdiko 14:30ean, A3.3 aretoan), zeinetan mintzatuko diren Javier Diéguez (BCSC-ko zuzendaria), Erkuden Ríos Velasco (Tecnaliako I+G+b-ko Proiektu Kudeatzailea), Stefan Lüders (CERN Brice-ko Segurtasun Informatikoko zuzendaria), Pasquale Annicchino (senior aholkularia Archimede Solutions-en), Jacques Kruse Brandao (NXP Semiconductors-eko Gai Politikoetako eta Ko-sorkuntza Publikoko zuzendaria), eta Arthur Van de Wees (Arthur’s Legal-eko zuzendari nagusia).
49 herrialdetako 1.000tik gora aditu bertaratuko direlarik, Bilboko IoT Week kongresuan esan eta erabakitzen denak baldintzatuko du IoT-ren etorkizuna. Bilbo aukeratu bada kongresua egiteko, ez da izan bakarrik oso egokia delako honelako ekitaldiak antolatzeko, baina baita ere Euskadiko industriak daukan garrantziagatik, bere izaera berritzaileagatik, etorkizunari beldurrik ez izateagatik, eta bere modernizazioaren aldeko apustua egin duelako IoT bere baitan txertatuz lehiakortasuna mantendu eta bultzatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?