MIO – Make It Own ikusizko komunikazioko estudio gazteak, Ermuko Udaleko Tokiko Garapeneko Ekonomi Sustapen sailarekin batera, enpresentzako topaketa bat antolatuko du IZARRA CENTREn (Ermua), “Bakoitza bere zoroak bizi du” lelopean. Ekainaren 19an (asteartea) izango da Zentroko terrazan (laugarren solairuan), arratsaldeko 19:00etan.
Espazio berri horren helburua da topagune izatea ekintzaile eta enpresa sortu berrientzat, enpresa arloko esperientziak partekatzeko konfiantzazko gune egoki batean. Gaur egungo ekintzaileak “galzorian dagoen espezie bat dira”, baina denek dute bizirauteko gogoa. Hitzordu honetan aukera izango dute beren kezkei buruz mintzatzeko, esperientzia onak zein txarrak partekatzeko, eta beste batzuen porrot eta arrakastetatik ikasteko. Topagune desberdin eta praktiko bat sortu nahi da, networking itxurakoa eta hurbila, ideiak, beldurrak eta ilusioak partekatzeko eta komunitatea sortzeko.
Izarra Centre-k badu enpresa teknologikoen haztegi bat, non denbora batez ideia onek aukera baitute garatzeko eta enpresa proiektu bihurtzeko.Topaguneak, topagune horiek dinamizatzeko prestakuntza jarduerak, eta ekintzaile eta enpresa berrientzako eszenatoki paregabea sorkuntzarako eta ekimenak abiarazteko.
Ekitaldi hori beraizik zuzentzen zaie ingurune egoki batean beren esperientzia partekatu nahi duten guztiei: asmoa da kezka guztiak biltzea eta kontuan hartzea jarduera berriak programatzeko orduan.
Informazio gehiago, hemen: www.cadalococonsutema.es
Erreserbatu tokia dohainik: http://bit.ly/2J9sLJV
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?