Scuder eta Area7 enpresek mekanizazio-prozesuaren garapena ekipoen barrualdetik monitorizatzea ahalbidetzen duen bideozaintza sistema garatu dute
Makina-erreminta sektorerako babes-sistemetan espezializatuta dagoen Scuder konpainia gipuzkoarrak eta segurtasuneko eta bideozaintzako soluzioetan espezializatuta dagoen Area7 enpresak mekanizazio-prozesuak monitorizatzeko sistema garatu dute bideozaintza-gailuetan oinarrituta.
Zehazkiago esanda, soluzio honen bitartez, bereizmen handiko bideo-sistema bat instalatuko da makinaren barrualdean, eta honi esker, langileak mekanizazio-prozesua urrutitik kontrolatu ahal izango du pantaila baten laguntzaz.
Ekipoetan txertatutako kamerak urrutiko kontrol-sistemaz, zoomez eta led infragorriez hornituta daude, eta horrela, argitasun-baldintzarik okerrenetan ere, irudiak hartzeko aukera dute. Gailu hauek sarean dagoen bereizmen handiko grabazio-gune batera (NVR) bidaltzen dituzte hartutako irudiak, prozesatu eta aztertzeko.
Iturria: Scuder eta Interempresas
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?