Enpresa gipuzkoarrak I+G-ko unitate bat sortu du, aitzindaria Estatu osoan
“Elikadura irauli kontsumitzailearen zerbitzura”, horixe da Angulas Aguinaga enpresaren leloa, eta helburu horrexekin, euskal konpainia guztiz murgilduta dago produktuen, prozesuen, antolakuntzaren eta merkatuetarako irekieraren berrikuntza-prozesu batean. Enpresak elikadura arloko ikerketarako negozio-unitate berri bat sortu du, aitzindaria Estatu osoan.
“I+G-ko zentro honi esker gainerakoengandik bereiziko gaituzten estrategiak garatuko ditugu eta hobeto ezagutuko ditugu gaur egungo kontsumitzailearen premiak” azaldu du Ainara Arreguik, Angulas Aguinaga enpresako I+G-ko teknikariak, “indar handiagoa emango diogu gure ikerketa jarduerari, bai enpresa barruko proiektuetan eta bai beste enpresa batzuekin eta I+G zentroekin lankidetzan egiten ditugunetan”. Gainera, azpiegiturak zabalik daude beste konpainia batzuentzat proiektu berriak garatzeko edo kontsumitzaileei buruzko ezagutzak zabaltzeko, eta horrela, “Euskadi erreferente bihurtzeko elikadura arloko berrikuntzan”.
Berrikuntza-zentro hori martxan jartzeko, Angulas Aguinaga enpresak Innobideak programaren babesa jaso du. Programa horren bidez SPRI Taldeak laguntzak ematen ditu produktu, prozesu, merkatu eta antolakuntza arloko berrikuntza bultzatzeko. Zehazki, I+G-ko unitatea kontzeptualizatzeko eta bereizketa estrategiak definitzeko baliatu dute laguntza hori.
Halaber, enpresak helburutzat dauka nazioarteko presentzia indartzea eta asmoa du 2020ra arte hazten jarraitzea, besteak beste, merkatuetara zabaltzea, batez ere Europakoetara (Frantziara eta Italiara). Angulas Aguinaga enpresak Iruran dauka egoitza zentrala, eta bi produkzio lantegi ditu Burgosen eta Galizian. Iazko urtearen erdi aldera Elikadurako Berrikuntzaren Saria jaso zuen Euskadiko Elikadura Klusterraren eta AZTI Teknologi Zentroaren eskutik.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?