GAIKER-IK4 gailu elektrikoen bizitza-ziklo desberdinetan aplikatzeko moduko soluzio berritzaileen garapena bultzatzen duen europar proiektu batean parte hartzen ari da
Ekonomia zirkularreko ereduen inplementazioa sustatzeko asmoz, GAIKER-IK4 euskal zentro teknologikoa informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) oinarritutako soluzio berritzaileak garatzea xede duen C-SERVEES europar proiektuan parte hartzen ari da, sektore elektriko eta elektronikoko osagaien birziklapena eta berrerabilpena bultzatzeko.
Aurtengo maiatzean abiatu eta 2022ko apirila arte luzatuko den proiektu honen bitartez, osagaien diseinua hobetu eta gailuen bizitza-zikloa luzatu nahi dute, besteak beste. C-SERVEES proiektuan garatutako soluzioek aparatuen bizitza-zikloko etapa guztiak barne hartuko ditu, teknologia digitaletan oinarritutako tresnen laguntzaz.
Zehazkiago esanda, proiektuak honako alderdi hauei eragingo die, nagusiki: berrerabilpenaren eta birziklapenaren mesedeko diseinu iraunkorragoa, eco-leasing sistemen bitartez ekipo elektriko eta elektronikoen nahiz hauen osagaien bizitza-zikloa luzatzea, edota IKTen laguntzaz fabrikatzaile, erabiltzaile, konpontzaile nahiz birziklatzaileen intereseko informazioa bildu, gorde eta trukatzea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?