Euskal enpresetako ordezkaritza handi batek Europako MANTIS proiektuan parte hartu dute, ekoizpen prozesuetako mantentze lanak hobetzeko soluzio berriak garatu dituen ekimena.
Ekoizpen sistematan mantentze prediktiboaren estrategiak aktibatzeak, ekipoen gaitasuna biderkatu, akats-aukerak murriztu, fabrikazio prozesuko segurtasuna handitu eta baliabideen aprobetxamendua areagotzeko aukera ematen du.
Testuinguru honetan MANTIS europar proiektua garatu da, ekoizpena hobetzeko aukera luzatzen duten 4.0 teknologietan oinarritutako mantentze lan prediktiboen soluzioen diseinura eta garapenera bideratutako ekimena.
MANTISen parte hartu duen partzuergoak, Mondragon Korporazioko parte hartze nabarmena izan du, Fagor Arrasate, Koniker, MSI, IK4-IKERLAN zentro teknologikoak eta proiektua zuzendu duen Mondragon Unibertsitate bezalako enpresa eta entitateen eskutik.
Udaberri honetan bukatu zen ekimenean ere parte hartze dute, Goizper kooperatibak eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak.
Iturria: Tulankide
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?