Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 uztaila, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasunari eta errealitate areagotuari buruzko jardunaldiak Euskal Encounter ekitaldian SPRI Taldeak antolaturik

Guztira zortzi hitzaldi eskainiko dira Opengunen uztailaren 26tik 29ra bitartean
Euskal Encounteren irudi bat.

Guztira zortzi hitzaldi eskainiko dira Opengunen uztailaren 26tik 29ra bitartean

 

Hamar bat ekitaldi eta jardunaldi eskainiko dira Euskal Encounter ekitaldian SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) antolaturik. Euskal Encounter datorren uztailaren 26tik 29ra egingo da Barakaldoko BECen. Enpresa Digitala zerbitzuaren bitartez, hainbat gai aztertuko dira, hala nola, zibersegurtasuna, errealitate areagotu eta birtuala, eta publizitate-modu eraginkorrenak enpresetan.

 

Hala, uztailaren 26an (osteguna) hiru jardunaldi egingo dira Opengunen: batak aztergai izango du nola sentsibilizatu enpresak zibersegurtasunaren inguruan; bestea zibersegurtasun industrialari buruzkoa izango da; eta azkenak hizpide hartuko du nola erabili Google adwards eta Facebook ads negozio edo konpainia baten publizitate eraginkor gisa.

 

Hilaren 27an (ostirala) hiru hitzaldi eskainiko dira: gailu elektronikoak kudeatzeko jarraibideak; nola muntatu zaintza gabeko instalazio masiboen zerbitzu bat; eta WiFi inguruneen segurtasuna.

 

Azkenik, hilaren 28an (larunbata) beste bi jardunaldi egingo dira: lehenengoan ezagutzera emango dira webguneetako errealitate berriak (web-AR eta web-VR adibidez) eta bigarrenean hizpide hartuko da nola sortu Instagram Stories bat negozio, enpresa edo marka baten sustapena egiteko.

Euskal Encounter informatikako zale eta profesionalen topagune jendetsu bat da, non hainbat egunetan zehar aukera ematen baita ezagutzak trukatzeko eta informatikarekin lotutako era askotako jarduerak egiteko. Ekitaldi honek laurogeiko hamarkadaren amaiera aldera Europa iparraldean (Norvegian, Danimarkan edo Alemanian adibidez) sortutako fenomeno batean du jatorria.

 

Aurtengoa 26. edizioa da eta berritasun batekin dator, konexio-abiadura segundoko 60 Gb-erainokoa izango baita, hau da, iaz baino 20 Gb handiagoa. Informatikako  eta teknologia berrietako zale eta profesionalen Espainiako topaketa handiena eta zaharrena da.

 

Eskaera handiko ekitaldia da eta sarrerak salgai jarri orduko agortzen dira. Aukera askeko 4.000 plazak 5 segundotan erreserbatu ziren eta gainerako 1.024 plazak ordubetean esleitu ziren.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak