Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 uztaila, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Azaroaren 5ean egingo da Basque Cybersecurity Day, Euskadiko zibersegurtasunaren topagunea

Lehen aldiz egingo den ekitaldi honetan hizpide hartuko dira inpaktu sozialeko beste gai batzuk ere, esaterako hezkuntza edo ziberdelinkuentzia

 

Lehen aldiz egingo den ekitaldi honetan hizpide hartuko dira inpaktu sozialeko beste gai batzuk ere, esaterako hezkuntza edo ziberdelinkuentzia

 

Datorren azaroaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa martxan jarri zuenetik urtebetera, Basque Cybersecurity Day izeneko Euskadiko zibersegurtasunaren topagunea egingo da eta bertan parte hartuko dute sektoreko enpresek eta startupek, bereziki ETEek. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, Basque Cybersecurity Centre-k (BCSC) antolaturik.

 

Zibersegurtasunari buruzko egun horren lehen edizioan hizpide hartuko dira inpaktu sozialeko beste hainbat gai ere, esaterako hezkuntza edo ziberdelinkuentzia. Jardunaldiaren helburua da argi azaltzea pertsona guztiek, hasi gazteenetatik eta nagusienetaraino, modu seguru eta arduratsuan erabili behar dituztela Internet eta teknologia berriak.

 

Zibersegurtasuna guztiz transbertsala da, hau da, eragina du gizartearen arlo guztietan. Erabiltzaile partikularrek etengabe jasaten dituzte saretik datozen erasoak, esaterako, pishing-a eta era guztietako iruzurrak. Enpresen kasuan, ziberdelinkuenteak etengabe saiatzen dira beren sistemetan sartzen, zerbitzua ukatzen duten erasoak jasaten dituzte edo iruzur saiakeren biktima izaten dira (adibidez, zuzendari nagusiaren iruzurra). Gertakari horiek ondorio oso kaltegarriak izan ditzakete negozioen jarraipenean.

 

Enpresekiko eta hiritarrekiko erantzukizunari erantzunez sortu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa. Antolakuntza aldetik, SPRI Taldearen barruan txertatuta dagoen erakunde bat da, zeinak helburutzat baitu zibersegurtasun neurriak sustatzea industrian, ikusgarritasuna ematea Euskadin zibersegurtasunaren arloan egiten den guztiari eta zibersegurtasunaren kultura sortzea.

 

Basque Cybersecurity Day ekitaldiaren asmoa da zibersegurtasun sektorea dinamizatzea, horretarako beraizik handituz Euskadiko industria-ekosistemaren heldutasuna, seguruagoa izan dadin eta zibermehatxuetatik babestuago egon dadin. Ekitaldiaren asmoa da baita ere zibersegurtasuna balio diferentziala izan dadila, Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

 

Jardunaldian hainbat gai landuko dira, hala nola ETEak ziberdelinkuenteen jomugan daudela hornikuntza-kateko begi ahulena direlako, CCleaner bezalako aplikazio ezagunetako troiarrek erakusten duten bezala.

 

Ekintzailetzak ere izango du bere txokoa ekitaldian, maila globaleko erronka baita. BCSCk komunitatearen zibersegurtasuna hobetzea helburu duten proiektuak bultzatzen ditu eta atzerriko enpresak edo kapitala erakartzen du, Euskadi zibersegurtasun arloko erreferente bihurtu dadin. Estrategia hori bat dator BIND 4.0 startup azeleragailuaren bitartez bultzatzen den estrategia publikoarekin. Gainera, BIND 4.0 azeleragailuaren bidez enpresa txikiek aukera dute 4.0 Industriako enpresa erreferenteenganaino iristeko.

 

Jardunaldiaren helburu nagusia da zibersegurtasunari merezi duen tokia ematea. XXI. mendeko mehatxu handienetako bati aurre egin nahi badiogu, gizarte kontzientziatu bat behar dugu eta erakunde eta enpresek prest egon behar dute kolaboratzeko eta esperientziak partekatzeko.

 

BCSC, eskualde mailako liderra Europan eta euskal erreferentea zibersegurtasunean

 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak hainbat lorpen erdietsi ditu bere zortzi hilabete inguruko ibilbidean. Lortu du Euskadin industriako eta enpresa esparruko lider izatea zibersegurtasun arloan, eta European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez (Basque Cybersecurity Centre – Euskadiko Zibersegurtasun Zentroko zuzendaria) aukeratu du duela gutxi Europako Eskualdeen ordezkari izateko erakunde publiko-pribatu horren Lankidetza Batzordean (Partnership Board), berau baita ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio kanal formala zibersegurtasun proiektuekin lotutako lan-programaren inguruan eztabaidatzeko.  Hala, Euskadik bere posizioa sendotu du Europako erreferente izateko zibersegurtasun arloan.

 

Horixe da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez 2017ko urrian sortutako BCSCren bidez lortu nahi den helburuetako bat: Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila zibersegurtasun-teknologiak fabrikazio aurreratuko industriari aplikatzeko orduan.

 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa ECSO sareko eskubide osoko kide da aurtengo urtarriletik. ECSO Europako zibersegurtasun-sare handiena da, zeinetara biltzen baitira zibersegurtasunaren arloko administrazio publikoak, enpresak, ikerketa zentroak, elkarteak, eskualdeak eta askotariko organismoak.

 

Lankidetza Batzorde Publiko-pribatua (Partnership Board) da ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-kanal formala eta bertan eztabaidatuko da Horizontea 2020 ekimenaren barruan garatuko diren zibersegurtasun arloko proiektuen lan-programa eta I+G+B programa orokorrarekin erlazionatutako gaien inplementazioa eta, gainera, jarraipena egingo zaie lankidetza publiko-pribatuko konpromisoei.

 

Batzorde horren bitartez elkarrizketa ireki bat sortzen da ECSOko kideen artean, Europako Batzordearekin adostutako kontratuan aurreikusitako helburuak lortzeko.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak