Eibarrek berriro ostatatuko du Euskadiko ekintzailetza eta barnekintzailetza ekosistemako talentuari zuzendutako foroa, non parte hartuko duten tokiko zein nazioarteko 30 inbertsio funts, “business angel” sare, azeleragailu eta inbertitzailek.
“Eibar Business Market” foroaren bigarren edizioa izango da, aurten azaroaren 15ean eta 16an egingo dena Tekniker, Berrikuntza Teknologikoko Zentroan. Lehen edizioak arrakasta handia izan zuen, ehun bat startup, ekintzaile, profesional eta enpresa bildu baitzituen, hitzaldi, tailer eta negozio-errondetan parte hartzeko. Horri esker, hazi-faseko inbertitzaileen 1,2 milioi euro inguru mobilizatu ziren. Ekitaldia bukatutakoan, posizionamendu-bilerak egin ziren hainbat konpainiarekin, besteak beste, Pascual, Media Markt, Carrefour, Pikolinos edo Heineken enpresekin.
Bigarren edizio honetarako, antolatzaileek dei egin diete “business angels” sare batzuei (hala nola, “Demium Startups”, “Keiretsu Forum Business Angels” edo “Big Ban Angels”) eta arrisku kapitaleko hainbat funtsi, horietako batzuk nazioartekoak (Israelgo “Giza Ventures” edo Alemaniako “Bamboo Kapital”). Horiez gain, baita ere etorriko dira “Orkestra” eta “Easo Ventures”.
Eibarko Udalak bultzatzen du Eibar Business Market foroa, Ekonomi garapen eta Enplegu Zinegotzigoaren bitartez. Eta laguntzailetzat ditu eskualde mailako Debegesa erakundea eta Ekingune enpresa elkartea.
Nahiz eta foroa zabalik dagoen Estatu osoko startup, profesional eta enpresentzat, beraizik zentratuta dago produkzio-sarearen tokiko eta eskualde mailako dinamizazioan. Ekitaldiaren zabalkundea egoki egiteko, “media partner” aliantza bat sortu da Zeta Ventures by grupo Zeta-rekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?