Zabalik dago epea garapen-maratoian izena emateko
Biztanleriaren bizi-itxaropena luzatu egin da eta, horrekin batera, zahartze aktiboa Europako erronka handienetako bat bihurtu da. Aurreikuspenen arabera, Europako hiritarren %25ak 65 urtetik gora izango ditu 2020an, eta errealitate horrek premia berriak dakartza, baina baita ere berritzeko aukerak. Zentzu horretan, gero eta handiagoa da pertsona nagusien autonomia eta bizi-kalitatea hobetuko duten konponbide berrien eskaera.
Bilbon egingo da Hack4Elder hackatoia datorren irailaren 22 eta 23an, Deustuko Unibertsitateak eta Active and Assisted Living Programme ekimen europarrak antolaturik. Egun eta erdiko maratoi bat da, non parte-hartzaileek taldean lan egin beharko baitute zahartze aktiborako konponbide berriak garatzeko. Helburua da irailaren 22-23ko asteburuan zehar proposamen berriak sortzea (teknologian oinarrituak edo ez), pertsona nagusiei beren potentzial osoa aprobetxatzen laguntzeko.
Deialdi hori mota desberdinetako profilei zuzentzen zaie: diseinuaren eta garapenaren arloetako profesionalei, ekintzaileei, akademiaren arloko ikertzaileei edo osasunaren arloko profesionalei. Hackatoiaren hasieran diziplina anitzeko taldeak sortuko dira, proposamen sortzaile eta berritzaileak garatzeko.
Topaketa beraizik zuzentzen zaie zahartzearekin eta Silver ekonomiarekin lotutako ideia bat edo arazo bat planteatzen duten pertsona edo lantaldeei. Halere, hori ez da nahitaezko baldintza, zeren garapen-maratoiaren hasieran lantaldeak egingo dira eta parte-hartzaileek aukera izango dute gehien atsegin duten proiektuarekin bat egiteko. Proposamenak ere mota askotakoak izan daitezke: autonomia pertsonala, pertsona nagusien zaintza eta gizarteratzea, ikaskuntza aktiboa edo arreta sozio-sanitarioaren hobekuntza, besteak beste.
Izena emateko epea zabalik dago irailaren 21era arte. Lehenengo parte-hartzaileek dohainik eskuratu ahal izango dute AAL fororako sarrera bat, zeina Bilbon egingo baita, irailaren 24tik 26ra. Urteroko jardunaldi horien helburua da IKTen bidez digitalki eraldatzea osasun sektorea eta pertsona nagusien gizarteratzea. AAL (Active and Assisted Living Programme) Europako Batzordeak kofinantzatutako ekimen bat da, proiektu publiko-pribatuak garatzeko zahartze aktiboaren eta teknologia berrien arloetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?