Urrian Madrilen egingo den biltzar honetan, eraldaketa digitalak eraikuntza sektorean izan duen inpaktua aztertuko da
Teknologia berriek hainbat sektore ekonomikotarako soluzio aurreratuak eskaintzen dituzten neurrian, gero eta gehiago dira agertoki berri honek ohiko negozioetan izango duen inpaktua ezagutu nahi duten enpresak.
Testuinguru honetan, soluzio teknologikoen arloan diharduen Ibermatica euskal enpresak, eraikuntzari nahiz higiezinen sektoreari zuzendutako teknologia berriei buruz Microsoftekin batera antolatuko duen topaketa iragarri du.
Ekitaldia Microsoftek Madrilen duen egoitzan egingo da urriaren 3an, eta bertan, sektorean aplikatzen hasiak diren teknologia berrietan oinarritutako soluzioen adibideak aurkeztuko dira; hala nola, hutsegiteak prebenitu eta detektatzea ahalbidetzen duten datuen analisiari lotutako tresnak edota BIM (Building Information Modeling) deritzen eraikuntza-ereduak, kostu txikiagoko eraikuntza eraginkorragoa egitea errazten dutenak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?