Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 iraila, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa UP Euskadi

Africa Basque Challenge ekimenak harremanetan jarriko ditu Kenyako eta Euskadiko ekintzaileak

Izen-emate epea zabalik dago urriaren 8ra arte.

 

Izen-emate epea zabalik dago urriaren 8ra arte

 

Africa Basque Challenge ekimenaren helburua da lankidetza-zubiak eraikitzea Euskadiko eta Kenyako ekintzaileen artean. Horretarako, deialdi bat abiarazi du, elkarlanean aritu daitezen konponbide berriak sortzeko bi lurraldeek duten arazo batentzat, hau da, landa ingurunearen eta hiriaren arteko etenarentzat.

 

Ekimenean izena eman dezakete ideia berritzaile bat duten eta proiektu bat lankidetzan diseinatu nahi duten pertsona guztiek. Prozesuan prestakuntza-programa bat eta 6 hilabeteko laguntza jasoko dituzte, batik bat 2 aste trinkotan kontzentratuta. Lehen astea Nairobin egingo da azaroaren amaieran, eta bigarrena Bilbon, 2019ko urtarrilaren bukaeran. Lurralde bietako parte-hartzailez osatutako lantalde mistoak egingo dira proiektuak garatzeko, eta prozesuaren amaieran, beren konponbideak aurkeztuko dituzte epaimahai baten eta inbertsiogile-talde baten aurrean. Ideia irabazleak 15.000 euro jasoko ditu garapenarekin jarraitzeko, eta sei hilabeteko laguntza ere bai.

 

Euskadiko eta Kenyako antolakundeek elkarrekin bultzatu dute programa hau. Euskaditik parte hartzen dute Mondragon Team Academyk, LKS-k eta Mundukide Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bestalde, Kenyako antolatzaileak dira PLO Lumumba hezkuntza arloko fundazioa, Management University of Africa eta Freedom Farms. “Lehendik ere bazegoen harremana Kenya eta Euskadiren artean, eta hortik sortu zen proiektua” dio Maialen Mendizabalek, Africa Basque Challenge ekimenaren Euskadiko arduradunak, “hain zuzen, herrialde bietako ekintzaileen arteko konexioak sortzeko eta konponbide berriak elkarlanean garatzeko”.

 

Prestakuntza-prozesuaren barnean, parte-hartzaileek klaseak eta laguntza jasoko dute hainbat arlotako adituen eskutik, eta aukera izango dute bisitak egiteko beren proiektuekin lotutako enpresetara. Denbora horretan, talde parte-hartzaileek negozio-plan bat garatzeko behar duten guztia ikasiko dute: finantzaketa, marketina, merkatu azterketak, eta abar.

 

Izena emateko epea zabalik egongo dago urriaren 8ra arte. Deialdia 18 eta 45 urte bitarteko pertsonei zuzentzen zaie, eta mahaigaineratutako erronkarentzako proposamen bat eta gutun motibazional bat aurkeztu behar dira parte hartu ahal izateko. “Ideia bat aurkeztu beharko da planteatu dugun arazoari aurre egiteko, nahiz eta garatu gabe egon” dio Maialen Mendizabalek, “guretzat titulazioa baino askoz garrantzitsuagoa da pertsonaren jarrera eta nortasuna”.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak