Erakunde publikoak stand bat jarriko du astelehen honetatik ostiralera Brno hiriko Nazioarteko Makineria Azoka Industrialean
SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade and Investment) euskal enpresei laguntzen jarraitzen du. Irailean energia berriztagarriei buruzko Renewable Energy India Azokan parte hartu ostean, Brno hiriko Nazioarteko Makineria Azoka Industrialean (Txekiar Errepublika) izango da astelehen honetatik ostiralera. Ekitaldiak 60 urte beteko ditu aurten, eta Alemaniakoa kenduta, Europa erdialde eta ekialdeko azoka industrial garrantzitsuena da.
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 50 m2ko stand bat du, non sektoreko bost euskal enpresa bilduko baitira: Abrasivos Unesa, Agme, Fresmak, Laip eta Pick to Light. Iaz 32 herrialdetako 1.631 erakuslek parte hartu zuten azoka horretan, eta ia 81.000 bisitari hurbildu ziren 60 herrialdetatik.
2018ko edizioa ardatz hauen inguruan egituratu da: industriaren automatizazioa, makina-erremintaren sektorerako teknologiak, galdaragintza, plastikoa, soldadura eta azaleren tratamendua.
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak euskal enpresei laguntzen jarraituko du datorren urtean, eta 2019rako bere jarduera-planaren barruan aurreikusita dago hainbat azokatan parte hartuko duela euskal enpresekin batera.
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?