Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urria, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskal enpresa industrialen %85ak Zibersegurtasunera bideratutako baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak areagotuko ditu

Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak egindako ikerketa baten arabera (BCSC)

 

Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak egindako ikerketa baten arabera (BCSC)

 

Euskal enpresa industrialen %85ak, zibermehatxuengatik babeste aldera, baliabide ekonomikoak eta gisa baliabideak areagotuko ditu. Hala adierazten du Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak egin duten ikerketa batek, zeinetan 90 enpresek parte hartu duten, bederatzi kluster industrialen eta industrialak ez diren bi klusterren laguntzarekin. Ildo berean, mota desberdinetako 20 galderen erantzunek agerian uzten dute, negozio arduradunen %80a zibersegurtasunaz sentsibilizatuta dagoela.

 

Ikerketako erantzunak aztertu ostean, ondorioak ezin dira bestelakoak izan: sentsibilizazio maila handia eta euskal enpresa industrialen zibersegurtasun industrialarenganako apustua. Berez, honek ez du esan nahi zaintza mailak heldutasun neurri handiak adierazten dutenik, baina bai jarrera ona dagoela beharrezkoa den transformazioari ekiteko. Ikerketa hau alde batera utzita, baina hobetzeko joera hori babesten duen froga gisa, SPRIn diru-laguntzak eman dira Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzen Programako 41 proiekturi. Epea zabalik jarraitzen du azaroaren 23a arte.

 

Ekosistema industriala jakitun da, lehiakortasun handiko inguruetan, zibersegurtasunaren aldeko apustua ezinbesteko baldintza dela berezko duen abantaila mantentzeko, eta horretarako, baliabide ekonomiko eta giza baliabideak bideratu behar ditu, baita maila guztietan, gai honen inguruan sentsibilizatuta egon ere.

 

Ikerketak gainera agerian uzten du, zibersegurtasun industriala, lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren profesionalak prestatzen dituen formakuntza eskaintzaren eskutik joan behar den prestakuntza handiko zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzeko aukera garrantzitsua dela.

 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bultzatzen duen moduan, ausarki zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten duen industriaren, sektore pribatuarentzat lagungarri izango den administrazio publikoaren, abangoardiazko sare ikertzailearen eta kontzientziatutako gizartearen eskutik, Euskadi zibersegurtasun industrialean mundu mailako erreferente izan dadin osagai guztiak ematen dira.

 

Ikerketaren ondorioak

Ondorio nagusien artean hauek nabarmentzekoak dira:

  • %80k aurreikusia du Zibersegurtasun Industrialaren esparruan jardueraren bat martxan jartzea, gehienak, sei hilabete eta urte baten arteko epean. Enpresen motibazioak hauek lirateke: geroz eta globalagoa den merkatu batean lehiakortasuna mantentzeko hobekuntza prozesu jarrai baten testuinguruan jartzen duten %65etik hasi, eta dagoeneko pairatu dituzten jazoerei aurre egiteko erantzun gisa errotutako apustua dela ziurtatzen duen %30era arte.

 

  • Inkestatutakoen %42ak, arriskuen ebaluaziorik egin ez zuela onartu zuen; %12ak soilik, zehaztutako, garatutako eta probatutako plan bat zutela ziurtatu zuen, nahiz eta %23 gehiagok intzidentzien kudeaketa prozesu bat definitzen ari diren; hala ere beste muturrean diseinatutako planik ez duten %27a aurkitzen da eta gainerako %27k erreaktiboki jarduten du.

 

%45ak etengabe internetera konektatutako elementuren bat du, %30ak, berriz, eskaeren araberako behin behineko konexioak erabiltzen dituzte.

 

  • Enpresen %40ak balioztatze antolatzaileak egin dituztela dio eta %30ak berriz, balioztatze teknikoak; %18ak, bien bitartean, araudien araberako balioztatzeak egin dituzte, esaterako IEC62443-ISA99 edo NERC-CIP araberakoak

 

  • Ia enpresa guztiek, Zibersegurtasun Industrialeko neurriren bat dute. Ohikoenak laguntza kopien soluzio automatizatuak, antibirusak eta firewall konbentzionalak dira. Era berean, ezarritako neurriak ez dira beti egokienak, izan ere OT inguruneek horretara arduratutako gailuak behar dituzte, IT inguruneetakoak baliagarriak ez direlarik.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak