Dog Vivant maskoten Startupa da eta honen bidez egunero milaka pertsonak euren planak egiteko animaliak onartzen dituzten hotelak, jatetxeak, komertzioak eta negozioak ezagutzen dituzte.
2016an erronda bat egin ondoren, Dog Vivantek bigarren erronda bat amaitu berri du 300.000 €-ko kostuan. Metxa Inversiones eta Conteneo bezalako inbertsore berrien ekarpenak ditu, Seed Cpital Bizkaia bazkide fundatzailearen eta Finantzen Euskal Institutuaren diru-euskarriaz bat. Finantzaketa honen helburuak Espainian bere hazkundea errotzea, Portugalen merkatua zabaltzea eta datuetara gehiago jotzen duen profil teknologikoagoa duen negozio bideak hastea dira.
Txakurrak ez dira soilik onartzen, ondo etorriak ere badira!
Espainian 6,4 milioi txakur daude, orain dela hamarkada bat zeudenen bikoitza. Haien “gizakiek” noiz edo noiz planak egiteko txakurra non edo non uzteko erabakia hartu behar izan dute, edo planak bertan behera utzi txakurrarekin egotearren. Etsigarria, ezta?
Dog Vivantek arazo honetan lagundu nahi du, txakurrarekin planak edo bidaiak antolatu eta gozatzeko asmoz. Honetarako, txakurra ondo etorria izango delako ziurtasuna eskaintzen duen informazio baliagarri, kontrastatu eta berritua ematen dugu.
Espainiako etxeen laurdenean gutxienez txakur bat bizi da. Lau milioi etxebizitzako emaitza du honek.
Halaxe da, Dog Vivanten zeure txakurra onartua eta ondo etorria deneko museo, taberna, hotel, jatetxe, komertzio eta bestelako ekintzak topa ditzakezu, webgunean zein iOS eta Androiderako app mobilean.
Egunero, txakurrak onartzen dituzten negozio gehiago batzen dira Dog Vivantera, txakurrentzako dendak barne. Ez da harritzekoa, txakurra duten pertsonen %84ak gutxienez urtean behin egiten baitu bidaiaren bat txakurrarekin. Are gehiago, haietako %42ak ez du bidaia egiten bere txakurrak ezin badu joan. Bestela esanda: helbidea aukeratzen dute txakurrarekin bidaiatzeko duten erraztasunaren arabera.
Alabaina, arazo hau ez da bakarrik bidaia eta txangotan gertatzen: %50ak egunean-egunean taberna edo jatetxe bat bisitatzen du bere txakurrarekin, eta %70ak bere plan guztietan sartu nahi du bere txakurra (betiere txakurra eroso egongo bada)
(Iturria: Infografía Viajar con perro eta Planes con Perro)
Zer eskaintzen du “Dog Vivant ziurtagiriak”?
Txakurrak onartzen dituzten negozio eta txakurren negozioentzat zerbitzuen ekosistema osoa eskaintzen du, txakurrarekin bidaiatzen duten pertsonen ikusarazte eta bereganatzetik (betiere txakurra sartzeari buruzko arauak, beste batzuen iritziak eta hurbileko ekintzak ezaguturik), bezeroaren esperientzia eta iraultza bidean den alor honen izen onaren kudeaketara. Ez da txakurren kopurua soilik hazten ari, gero eta gehiago ari da hartzen senidetzat.
Negozio hauek ondo hartzen dituzte txakurrak: urtez urteko ziurtagiriaren berriztapenaren tasa %80tik hurbil dago ostalaritza eta turismoaren zerbitzu handiaren barnean. Dog Vivanten giza eta txakur taldeak egunero lan egiten du txakurrak onartzen dituzten lekurik onenen bila.
300.000€-ko inbertsioa lortu duzue etxabereen Startuperako.
Argitara eman eta bi urte eta erdi geroago, Dog Vivantek bere negozio-eredua errotu nahi du Espainian, eta Portugalen jarduten hasi nahi du. Era berean, negozio bide berriak zabaldu nahi ditugu turismoaren esparruko beste agente batzuekin eta etxabereen sektoreko konpainiekin.
Elena, Dog Vivanterako euskarri ezin hobea da, eta aukera ona inbertitzen dutenentzat.
Proiektu honek alderdi oso emozionala du, txakurren aldeko gizartearen eraikuntzan laguntzeko helburuz. Alabaina, benetan interesgarria dena zera da, inbertsoreentzat txakurren sektorea ez dela bakarrik polita eta dibertigarria, ekonomiari dagokionez aukera handiak ere ematen baititu: “beharrizan eta nahi berezi eta oso zehatz eta iraunkorrak dituen animalia da (10-15 urte bitarteko bizi-iraupena du)”.
Ana, inbertsioek proiektuaren hazkuntza eta zabalkuntza azkartzen lagunduko dute.
Laguntza honek azkarrago hazten lagunduko digu, eta Espainia eta Portugaleko familiei beren txakurrekin planak egin eta gozatzea ahalbidetuko die. Era berean, helbide turistikoei euren txakurrekiko eskaintza hobetzen lagunduko die. Erakundeak behingoz hasi dira ohartzen txakurrek onarpenak eskaintzen dituen aukerez, eta txakurren esparrua aurkezten ari da Espainiako turismoa bezalako gainezka egiten duen merkatu oso hazian.
Zentzu honetan, nabarmendu behar da DogVivantek Basquetour-erako (Turismoaren Euskal Agentzia) egin duen azken proiektua, “Euskadi txakurrarekin” liburuxka ofizialaren diseinua eta edukiak osatu baitituzte.
25.000 erabiltzailetik gora eta ziurtatutako 1000 negozio dituzue!
Hilero 60.000 bisitatik gora edukiz, Dog Vivant txakurrekin ostatua edo jatetxea aurkitzeko eta bisitak egiteko zereginean bermezko liderra da.
Gaur egun ziurtatutako 1.000 negoziotik gora ditugu, egoiliarreko hilabetean 5 kontaktu eskainiz.
Behin webgunean gaudela, informazioa kategoria eta guneen arabera antolatzen da, mapan nabiga daiteke eta, jakina, txakurren sartzearen politikari buruzko ziurtatutako informazio zehatza eta beste erabiltzaileen iritziak kontsulta daitezke. Honek konfiantzaz eta bermez erabakiak hartzen laguntzen du.
App-a ezin hobea da euren iritziez komunitateari ekarpena egin nahi dioten erabiltzaileentzat, leku berriak gomendatuz zein “zugandik hurbil” funtzioa erabiliz.
Inbertsioaren zati bat marketingeko kostuak apaltzera zuzenduko da; ondorioz, komunitatea askoz ere arinago haziko da, 6 hilabetean hasierako adierazleak bikoiztuz.
Proiektua hazi egiten da; beraz, langile berriak espero dira.
Dog Vivant taldea marketing eta edukien alorrean ere sendotuko da, baita Portugaleko komertzio-esparruan eta teknologian. Chief Data Officer bat batuko da proiektura, ereduaren eraginkortasuna eta hazkundea hobetzeko.
Inbertsoreen konfiantzari esker, bi eta lau hankako Dog Vivant taldeak lan egingo du bere kokapena egonkortzeko eta txakurren aldeko erreferentzia izateko, zerbitzuak zabalduz eta nazioartera saltua emateko.
Informazio gehiagorako: www.dogvivant.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?