Hiru urtetik beherako aktibitatea duten euskal teknologia-enpresek euren partaidetza aurkeztea dute abenduaren 12ra arte.
Teknologia eta berrikuntzan espezializatutako esparruen bidez eta Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioa eta DayOne inbertsoreen eskutik, CaixaBankek Premios Emprendedor XXI sariketaren berri eman du. Euskadin, SPRIk parte hartuko du antolatzaile gisa.
Aurten, sariak DayOneren eskutik datoz eta ekintzaileentzako berrikuntza-jardunaldietan emango dira. ‘Day One Innovation Summits’. DayOnek programa berri hau sortu du Espainian eta Portugalen, herrialde bakoitzeko ekintzaile, teknologia eta inbertsoreen sarearen agenteak biltzeko asmoz.
Hazkunderako potentziala eta hiru urtetik beherako aktibitatea duten Euskadiko teknologia-enpresa berritzaileek euren ekimenak aurkez ditzakete urriaren 30a eta abenduaren 12a bitartean, euren proposamenak www.emprendedorXXI.es webgunean aurkeztuz. Eraginik handiena duen enpresari 5.000 euroko saria emango zaio.
Horre gain, agrotech, travel tech, commerc tech, fintech eta biotech sektoreetako enpresarik onenak sarituko dira, teknologia-izenpe hauek entitatearen negozio-esparru anitzerara hurreratuz. Saridunek 25.000 euro jasoko dituzte.
Irabazle guztiek Esadek Singularity University-ren kolaborazioz antolatutako laguntza-programa batez gozatuko dute Silicon Valleyn, edo enpresa-hazkunderako nazioarteko kurtso batean parte hartuko dute: Cambridgeko Unibertsitateko Ignite Fast Track (Erresuma Batua).
Ekosistema berritzailea biltzeko ‘DayOne Innovation Summits’ jardunaldiak
Beste Autonomi Erkidegoetan eta Portugalen bezalaxe, Euskadin ere ‘Day One Innovation Summit’ bilera 2019ko lehenengo hiru hilekoan egingo da. Workshop, masterclass-ak, hitzaldiak eta mahainguruak egingo dira inguru bakoitzeko sektorearen berezitasunak eta joera berriak azalduz eta adibide arrakastatsuak agertuz.
Urtebeteko saioaren ondoren, CaixaBank-ek 2019an Portugal eta Espainia osora zabalduko du DayOne, enpresa teknologiko berritzaile eta hauen inbertsoreentzako azpisail espezializatua. Jordi Gual buru eta Gonzalo Gortázar aholkulari eta ordezkari dituen entitate honek ekintzaile, start-up eta scale-up-en erreferentziazko banku izan nahi du, hauei lagunduz hazkunde eta egonkortze epean.
DayOneri esker, segmentutan espezializatutako CaixaBanken banku-ereduaren eskaintza indartzen da, bezeroen beharrizanen neurrira egiten baita. DayOnek lehenengo aktibitate urteetan dauden enpresei eta teknologiari esker garapen arina duten enpresei laguntzen die. Gainera, hastapenetan dauden enpresa berritzaileentzako fondoak bideratzean interesa duten inbertsoreentzako zerbitzuak eskaintzen ditu.
CaixaBank Espainiako banku gutxikarien artean liderra da, bezero gehien dituena. Balantze egonkorra eta mende bateko kultura eta baloreak ditu.
Bere negozio eredua espezializazioan oinarritzen da, segmentu bakoitzera egokitutako balorezko proposamenarekin. CaixaBankek banku berezi bezala ezaguna izatea nahi du, gizartearekin arduratsua den bere banku-eredua dela eta. Zerbitzuen kalitate altua, mugikortasuna, digitalizazioa, berritzeko gaitasuna, finantza sendoak eta hurkotasuna ditu lehentasun.
finantza-euskarria ematen die euren ekintzaitzetza berritzaileko proiektuak bultzatu nahi dituzten enpresa ertain eta txikiei. Enpresa-proiektu bideragarriak sustatzen ditu diru-iturriak ugaritzen lagun dezakeemn finantza alternatiba baten bidez. Bestelako aukera bat da, balizko inbertsio-iturri publiko eta pribatuen aurrean.
Enisa Industriaren Zuzendaritza Orokorraren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren menpeko entitatea da, Industria, Komertzio eta Turismoko Ministerioaren barne dagoena.
.
SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresa-Garapenerako Agentzia da, Ekonomia-Garapena eta Azpiegituren Sailari dagokiona.
Haren helburua zenbait programa eta zerbitzuren bidez euskal enpresei euskarria eta bultzada ematea da, Eusko Jaurlaritzaren politikak erabiliz herrialdeko enpresa-sareari laguntzeko.
SPRI Taldearen bidez, euskal enpresek ekin, finantzatu, berritu, teknologia berriak ezarri, industria-zorua behatu, nazioartekotu eta Basque Industry 4.0 Industria Berrira sartzeko beharrezko prozesua aurrera eraman dezakete. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren agindupean, SPRIk erbesteko inbertsioak erakarri eta errazteko egitekoa du Invest in the Basque Country zerbitzuaren bidez.
Bere Komunikazio Kanalen bidez, -SPRI.eus, informazio-aldizkariak eta sare sozialak-, SPRI Taldeak euskal enpresentzako erreferentzia erabilgarri eta garrantzitsu izan nahi du
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?