Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadi Europa hegoaldeko zibersegurtasuneko gunea bihur daitekeela esan du Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren zuzendariak

Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldian, Javier Diéguez-ek azaldu du zibersegurtasuna ez dela informatikako kontzeptu bat bakarrik, negozioa ere badela dagoeneko

 

Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldian, Javier Diéguez-ek azaldu du zibersegurtasuna ez dela informatikako kontzeptu bat bakarrik, negozioa ere badela dagoeneko.

 

Enpresak animatu ditu haien segurtasuna zaindu dezaten, eta hasteko “errazera, azkarrera eta merkera jo dezatela” gomendatu die. Zibersegurtasuna aplikatzea ez da garestia; eredu berriek oztopo hori gainditu dute dagoeneko”.

 

Ostiral honetan Bilbon egin zen ekitaldian, Centro Vasco de Ciberseguridad-Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) zuzendari Javier Diéguez-ek esan zuen Euskadik baduela gaitasuna Europa hegoaldeko zibersegurtasuneko gune bihurtzeko, hainbat faktorek bat egiten dutelako; besteak beste, gaitasun teknologikoa duten enpresa asko daude, Zientzia-Teknologia-Berrikuntza Sarea nabarmena da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza erabakigarria dugu, Basque Cybersecurity Centreren bidez funtzio sustatzailea eta dinamizatzailea hartzeari esker. Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko katedrak antolatutako jardunaldiaren barruan —Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea ere bertan egon zen— Diéguezek ziurtatu duenez, bere proiekturako “2020 dagoeneko iragana da. 2018ra begira dagoen proiektu bat egin nahi dugu guk, Euskadi nazioarteko erreferentzia gisa kokatuko duena. Espezializazioan oinarritutako proiektu bat, eskaintzaileen eta eskatzaileen arteko topagune bat, lankidetza-ekimen publiko-pribatuen buru izango dena”.

 

SPRI Taldearen (enpresa-garapenerako euskal agentzia) barnean dagoen Zibersegurtasuneko Euskadiko Zentroaren arduradunak esan duenez, zerbitzu hori “zibersegurtasunaren erreferentzia bihurtu da Europan”. “Horren froga garbia da gu ECSOren Partnership Board-ean izatea. Horri esker, gure enpresak, batez ere txikienak, nazioarteko kalitatezko kontaktuak lortzen ari dira.  Gainera, FIRSTen barruan onartu gaituzte, gertakariei erantzuteko foro globalik garrantzitsuenean, eta konfiantzazko bazkidearen profila izatea lortu dugu”.

 

Horrez gain, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak lehen laguntza-programa abian jarri duela, Estatuan aitzindaria, eta manufaktura-industrian zibersegurtasun-proiektuak abian jartzera zuzenduta dagoela. “Eta sorpresa handia izan zen Basque Cibersecurity Day jardunaldian hainbeste jende elkartzea (Bilbon azaroaren 5ean egin zen jardunaldi hori, eta 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izan zituen). Zibersegurtasuna gizarteratu egin da”.

 

Diéguezek Euskadiko enpresei aholkuak eman dizkie, beren segurtasuna zaintzeko. “Lehendabizi bazkideak bilatu behar dira, eta babestu nahi denaren autodiagnostikoa egin behar da. Errazenetik, azkarrenetik eta merkeenetik hasi behar da. Zibersegurtasuna aplikatzea ez da garestia, eredu berriek oztopo hori gainditu baitute dagoeneko. Gero, kontu sofistikatuagoetara jo behar da, adibidez, gure perimetroak diseinatzera”.

 

Hitzaldian zehar, behin baino gehiagotan aipatu du zibersegurtasuna ez dela informatikako kontzeptu bat bakarrik, negozioa ere badela dagoeneko.

 

“Ez gara industriaren lehiakide bat”

Zibersegurtasun-zentroari dagokionez, Euskadiko enpresentzako zerbitzu bat dela esan du. “Ez gara industriaren lehiakide bat, ezta enpresek kobratzen dituzten zerbitzuak doan ematen dituen erakundea ere. Enpresa-kolektibo zaurgarrienei ohartarazi nahi diegu, erakundeen barne-egituran sartu gabe”.

 

Zentroaren zuzendariak adierazi duenez, “dagoeneko 18 zibersegurtasun-startup katalogatu ditugu Euskadin. Ekintzailetza-ekosistema ona dugu. Giza erronka da, orain, erronkarik handiena”.

 

Onartu duenez, Euskadiko ETEen heldutasuna txikia da zibersegurtasunari dagokionez. Hori erakusteko, 90 enpresa industriali egindako inkesta aipatu du. Inkestaren bidez jakin da elkarrizketatu dituzten enpresen % 85ek aurreikusita daukala 2019rako giza baliabideak edo aurrekontuak areagotzea. “Jarrera ona da, baina, inkestaren arabera, enpresen % 12k bakarrik du plan bat”.

 

Jardunaldi berean parte hartu du Xabier Mitxelenak, Accenture enpresa multinazionalaren zibersegurtasun-zuzendariak, eta haren esanean, talentua ez da baloratzen, eta “segurtasun merkea garestia da. Egungo araudiak aldaketak egitera behartzen ditu enpresak, eta zuzendariek datu-ihesarekiko ardura penala dute”.

 

Mitxelenak ziurtatu du ez direla ari ETEek segurtasun-adituak kontratatzearen aurka, baizik eta “diseinutik abiatuta lan egitearen alde” daudela. Gure enpresetan segurtasunak duen balioa aintzatetsi dadila eskatu du. “Inbertsio bat da, eta bertan geratzeko asmoz etorri da. Osasuna eskubide publiko bat den era berean, zibersegurtasuna ere hala izatera iritsiko da.  Ez da inbertsio teknologiko bat, negozio-inbertsio bat baizik. Zenbait enpresatan, giza baliabideen taldearen barruan, zibersegurtasun-arduradun bat sartzen hasiak dira dagoeneko”.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak