Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Azaroa, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasun-Euskal Zentroak| kudeaketa-gidaliburu bat errazten du industriarako

Erreferentziazko dokumentua industria enpresentzat

Erreferentziazko dokumentua industria enpresentzat

 

Denbora da Industria 4.0 gure artean gelditzeko iritsi zela eta azkarren egokitu ziren eta ildo horretan neurriak sustatu zituzten eskualdeen artean Euskadi dago. Horrela hain zuzen, gure bigarren sektorea nazioarteko erreferente bihurtuta dago. Gaur egun zibersegurtasunaren ezarpena industria 4.0n gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen eta eremu horretan egin beharreko inbertsioa ezinbestekoa da. Zibergaizkileengandik babestuko dituzten neurriak abian jartzeko prozesuan enpresak gidatzeko xedeaz, eta zibersegurtasuna balio bereizgarri modura baliatzeagatik horiek egoera pribilegiatuan koka daitezen, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) Euskadin lantokiren bat duten enpresen eskura jartzen du “Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida”.

 

Industriak abantaila handiak ditu bere prozesuen automatizazioari esker. Ekoizpen prozesu industrial informatizatuek produktibitatearen hazkundea ekarri dute ingurune globalizatu batean, non enpresa bat dagoeneko ez den lehiatzen bertako beste enpresa batzuekin soilik, baizik eta munduko beste inongo lekutakoekin ere, edozein bezerok modu errazean eskura baititu.

 

Beren lehiakortasun altuari eusteko, industria enpresek Zibersegurtasunaren aldeko apustua egin beharra dute, eta orduan hainbat arazorekin aurkitzen dira: automatizazio eta kontrol industrialeko sistemetan eguneraketak eta mantenua ezartzeko zailtasuna, eskuragarritasun altua eskatzen zaienez gero, ingurune industrialetan zibersegurtasunari buruz dagoen sentiberatze maila txikiagoa segurtasun fisikoaren aldean, eta sektoreko edozein enpresatan aplikagarriak izan behar liratekeen arau edo praktika onen gabezia.

 

Xede horrekin idatzi zen “Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida” izeneko dokumentua, Zibersegurtasun Industrialaren Zentroak (CCI) eta ISAren Espainiako Sekzioak prestatua, prozesuen neurketa, automatizazioa eta kudeaketan interesa duten profesionalek osatutako irabazi asmorik gabeko elkarte profesionala.

 

CCIk eta ISAk prestatutako gidarekin, instalazio baten automatizazio eta kontrol industrialeko sistemen funtzionamenduan murgilduta dauden langile guztiek ezagutuko dituzte beren ingurunean Zibersegurtasunaren kudeaketa iraunkor eta eraginkorra egiteko beharrezkoak diren baliabide eta elementuak.

 

Nola eskatu “Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida”

 

CCIk “Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida”-ren lizentzia eman dio Zibersegurtasunaren Euskal Zentroari (BCSC). Honek Euskadin gutxienez lantoki bat duten enpresen eskura jarri du guztiz doan. Gida eskuratzeko interesatuek beren helbide elektroniko korporatibotik mezu bat bidali behar dute eskaria eginez honako helbidera: info@bcsc.eus

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak