Bi konpainien arteko bat-egitearen ondorioz, Fotowatio Renewable Venturesen datuak zerbitzari fisikoetatik zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen duen cloud plataformara eramateko soluzioa garatuko da
Soluzio teknologikoen arloan diharduen Ibermatica euskal enpresak akordioa lortu du energia berriztagarriaren ekoizpen eta banaketan espezializatuta dagoen Fotowatio Renewable Ventures multinazionalarekin, honen eraldaketa digitala bultzatzeko.
Aliantza honen bitartez, soluzio bat garatuko da, konpainiak zerbitzari fisikoetan dituen datuak zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen duen Amazon Web Services plataformara eramateko. Honela, konpainia energetikoak datuak biltegiratzeko ahalmen handiagoa izango du eta askoz ere errazagoa egingo zaio merkatu berrietan sartu eta zerbitzari nahiz erabiltzaile berrien alta bezalako ekintzak egitea, Ibermaticak zabaldutako prentsa-oharraren arabera.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?