Startup teknologikoak, teknologia digitalen erabileran oinarritutako enpresei euren lehen urratsak ematera laguntzeko, Spri Taldeak bultzatutako BIND 4.0-ren azken edizioan parte hartu zuen
Stockare enpresa bizkaitarra, merkantzien garraiorako lokalizazio sistemak garatzen ditu. Gauzen Internetaren (IoT) alorrean kokatutako soluzio adimendunak dira. “4.0 logistikara bideratu gara nagusiki”, adierazi du konpainiako kide fundatzaileetako bat den Lander Unanuek.
Startup teknologikoa, 4.0 industriara bideratutako teknologia berrietan lehen urratsak ematen ari diren enpresen garapena suspertzera zuzendutako Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea buru dituen BIND 4.0 programaren azken edizioko parte hartzaileetako bat izan da.
Stockare-k garatutako dispositiboak, merkantzien garraiora bideratutako itzultzeko ontzi eta paletetan txertatzeko diseinatu dira. Erreminta hauek hodeiko plataforma batera konektatuta daude zuzenean; hodei honetara, kokapena, tenperatura edo hezetasun maila bezalako ezaugarrien inguruko informazioa igorriko da denbora errealean.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?