Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 otsaila, 2019 I+G

Vicomtechek kapital intelektualaren balorizazioan oinarritua dagoen ikertzaileentzat karrera profesionalen sistema bat garatu du

Vicomtecheko metodologiak karrera profesionalen sistema koherente, argi eta objektiboa jartzen du ikertzaileen eskura eta hauen prestakuntza eta garapena errazten ditu ikerketa aplikatuaren esparruan
Edurne Loyarte doktorea, Vicomtecheko Antolakuntza Estrategiaren zuzendaria

 

Vicomtecheko metodologiak karrera profesionalen sistema koherente, argi eta objektiboa jartzen du ikertzaileen eskura eta hauen prestakuntza eta garapena errazten ditu ikerketa aplikatuaren esparruan.

Karrera profesionalen sistema honek kapital intelektualari balio zehatza ematen duen metodologia batean oinarrituta dago, tradizioz balioespen subjektiboetara lotuta dagoen aktibo ukiezina.

Vicomtecheko metodologia, nazioartean zientifikoki kontrastatuta dagoena, aurrerapauso kualitatibo garrantzitsua da zentro teknologikoen kudeaketa aurreratuan.

 

Vicomtech Euskadin erreferentziazko zentro teknologikoa da kudeaketa aurreratuan aplikatutako metodologian. Bere sorreratik funtsezkoa du bere ikertzaileen balioa eta haiek nahiz industria-egituran nahiz gizartean duten eragina neurtzea. Vicomtech nazioartean zientifikoki kontrastatutako metodoa garatzen joan da orain sektorean erreferentetzat jotzen dena.

 

Vicomtecheko metodologiak karrera profesionalen sistema koherente, argi eta objektiboa jartzen du ikertzaileen eskura, eta prestakuntza eta garapena errazten ditu ikerketa aplikatuaren esparruan. Sistemak ikertzailea ahalduntzen du eta bere ibilbidearen eta espezializazioaren jabe egiten du. Bere ezagutza arloak ezagutza-mapa baten bidez azaltzen dizkio eta, zentroaren mapa teknologikoaren arabera, zein arlotan fokatu behar den erakusten dio. Sistema honek erakundearen erdigunean kokatzen ditu pertsonak, eta plan estrategikoan markatutako helburu globalak lortzeko bidean jartzen ditu.

 

Karrera profesionalen sistema honen oinarria Vicomtechek garatutako eta inplementatutako metodologian datza, nazioarte mailan lehen mailako argitalpen zientifikoetan baliozkotu dena (Q1 – Journal of Intellectual Capital). Metodo erabat automatizatua da, eta balio zehatza ematen dio kapital intelektualari, tradizioz balioespen subjektiboetara lotuta dagoen aktibo ukiezina. Horrela, lortutako emaitza bakoitzari eta hauek merkatuan duten eraginari gardentasun eta trazabilitate handiagoa ematen zaie.

 

Vicomtecheko metodologia, nazioartean zientifikoki kontrastatuta dagoena, aurrerapauso kualitatibo garrantzitsua da zentro teknologikoen kudeaketa aurreratuan. Edurne Loyarte doktorea, Vicomtecheko Antolakuntza Estrategiaren zuzendaria, izan da Vicomtecheko Metodologiaren garapena gidatu duena eta nazioarteko hainbat forotan ereduaren emaitzak aurkeztu dituena.

 

“Pertsonak dira zentro teknologikoen aktiborik garrantzitsuena, eta irmoki uste dugu nazioarteko mailan metodo objektibo eta kontrastatuekin beraien ezagutza balioan jarri behar dela, egiten duten ikerketan bere motibazioa areagotzeko”.

 

Metodologia honi eragina ateratzen ari dioten enpresak daude dagoeneko, Vicomtechek bere teknologiak transferitzen dien enpresak hain zuzen. Lankidetza eta balio-sorkuntza prozesu osoan zorroztasuna eta gardentasuna bermatzen dituelako metodologia honek.

 

Vicomtechi buruz

Vicomtech Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatutako zentro teknologikoa da, eta Artificial Intelligence, Visual Computing & Interaction eremuetan aplikatutako ikerketa-proiektuak garatzen ditu. Vicomtechen zeregin nagusia enpresei teknologiaren transferentzia da, hauen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

Bere jarduera guztiak bere kudeaketa sistema global eta aitzindariak, eta bertan eta nazioartean erreferentea dena, araututa daude. Sistema honek emaitzen etengabeko hobekuntza eta horien neurketa ziurtatzen du, baita berrikuntza teknologikoko prozesuak optimizatzea, ezagutzaren transferentzia eta sortzea, eta ikertzaileen bikaintasuna.

 

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak