Adimen Artifiziala
Albisteak 20 Marzo, 2025

Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri

Proiektuak SPRIren Adimen Artifizialeko programaren babesa jaso du

NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako
Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Languneren
aholkularitzarekin eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ deialdiko dirulaguntzari eta
SPRIren dirulaguntzari esker.

“Sistema hau oso baliagarria izango da desgaitasun motorrak dituzten haur eta
gaztetxoen ikasketa-prozesuan —dio Igor Leturia Oraiko hizketa-teknologien
arduradunak—; izan ere, euskarazko idazlanak egin ahal izango dituzte, tekleatu
beharrik izan gabe, testua hizketa bidez diktatuta”. Dagoeneko erabat garatuta dagoen
plataformak “euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko
komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak”, azaldu du.

Hizkuntza- eta hizketa-teknologiak oso baliagarriak dira hezkuntzaren munduan ikasle
guztien inklusibitatea lortzeko bidean. Ikastetxeetako egunerokoan erabiltzen diren
sistema eragileek, ofimatika programek edo onlineko zerbitzu gehienek integratuta
dauzkate hizketaren sorkuntzako, itzulpen automatikoko eta hizketaren ezagutza
automatikoko sistemak. Baina horietako gehienak ez dira erabilgarri euskaraz, eta ez
daude haurren ahotsetarako prestatuta.

Hain zuzen ere, Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkartearen, Languneren,
helburua da “hizkuntza-teknologiak bizitzako esparru guztietara zabaltzea eta
teknologiaren inklusibitatea lortzea; besteak beste, kontuan hartzen dugu behar
bereziak dituzten haurrek teknologia erabiltzeko zer zailtasun dituzten”, azaldu du
Lohitzune Txarola Languneko zuzendariak. Hortik abiatuta, Orairekin elkarlanean
ezarri ziren AskHezi proiektuaren oinarriak duela hiru urte.

Euskarazko hizketa testu bihurtzeko Oraik orain arte garatutako tresnak haurren
ahotsetara egokitzeko eta eredu neuronalak entrenatzeko, Euskal Herri osoko zenbait
ikastola eta eskola publikotako 479 ikasleren ahotsak grabatu dira: 70.000 grabaketatik
gora egin dira.

Hurrengo erronka: sistema martxan jartzea

Proiektuaren sustatzaileak pozik daude lortutako emaitzarekin: “Oso interesgarria eta
polita izan da prozesua. Hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren aplikazio oso
baliagarria da hau, dibertsitate funtzionala duten haurrei euskaraz ikas dezaten
laguntzeko tresna bat sortu baitugu”. Baina tresna erabiltzaileengana iristeko azken
urratsa falta da.

“Plataforma garatuta dago, baina ez da ordenagailuan instalatuta soilik dabilen zerbait.
Hizketa-teknologietako eta adimen artifizialeko tresna hauek sare neuronaletan
oinarritzen dira eta sare neuronal horiek ordenagailu ahaltsuak behar izaten dituzte —
azaldu du Oraiko ikertzaileak—. Plataforma bera hainbat haur edo gaztek erabili behar
badute aldi berean, horrek azpiegitura bat eskatzen du, zerbitzariak behar dira
horretarako. Eskalagarritasuna da gure erronka handiena orain”.

Behar bereziak dituzten umeen gurasoek eskatuta jarri zen AskHezi proiektua martxan,
eta itxaropentsu daude tresna berriarekin: “Ikasketa-prozesu bat beharko dute gure
seme-alabek tresna nola erabili, komandoak ikasi eta sistema probatzeko. Baina oso
aukera ona zabaltzen zaigu euskarazko ikasketa-prozesuan aurrera egiteko”, dio
Gabriel Martiarenak (proiektuaren bultzatzaile izan den gurasoetako bat).

AskHeziren sustatzaileek (Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta
Sortzen Elkarteak) balio handia ematen diote proiektua aurrera ateratzeko izan duten
lankidetzari: “Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetako sare publikoko eta
ikastoletako hainbat ikastetxek bultzatuta lankidetzan aritu gara behar berezi bat
daukaten haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatzeko lanean”.

Proiektuaren sustatzaileek, halaber, garrantzi handia ematen diete euskarazko
diktaketa-sistema hau garatu ahal izateko jaso diren dirulaguntzei: Euroeskualdearen
Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa programak bi urtez lagundu du proiektua, eta
Eusko Jaurlaritzak ere diruz lagundu du SPRIren Adimen Artifizial Aplikatua deialdiaren
bidez.

Lotutako albisteak

Teknikerrek  ‘Quantum  Machine  Learning’  teknologiak  erabiltzen  ditu  AAren  errendimendua  hobetzeko

Teknikerrek ‘Quantum Machine Learning’ teknologiak erabiltzen ditu AAren errendimendua hobetzeko

BRTA Quantum proiektuak eredu kuantiko bat aplikatzea lortu du fabrikazio aditiboko prozesu batean metal baten azken egoera estimatzeko.

Mª  Teresa  Linaza  (Vicomtech):  “Beharrezkoa  da  ekosistema  logistikoa  hobeto  koordinatzea  sektorearen  deskarbonizazioari  aurre  egiteko”

Mª Teresa Linaza (Vicomtech): “Beharrezkoa da ekosistema logistikoa hobeto koordinatzea sektorearen deskarbonizazioari aurre egiteko”

Teknologia digitaletan espezializatutako ikerketa aplikatuko zentroak adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzen ditu, ibilbideak optimizatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.

ApplAI  Euskadiko  IA  Aplikatuaren  Biltzarraren  bigarren  edizioko  izen  ematea  zabalik

ApplAI Euskadiko IA Aplikatuaren Biltzarraren bigarren edizioko izen ematea zabalik

Maiatzaren 14an, Euskalduna Bilbao AA Aplikatuaren epizentroa izango da

IndustrIA  programaren  laugarren  edizioak  adimen  artifizial  sortzailean  trebatuko  ditu  enpresa  industrialak

IndustrIA programaren laugarren edizioak adimen artifizial sortzailean trebatuko ditu enpresa industrialak

Otsailaren 14an hasiko da, Digitalentu eta Brain and Code enpresek bultzatuta. Programa honek 80 enpresa baino gehiagotako 220 pertsona baino gehiago prestatu ditu, eta balorazio positibo zabala du.

Mikel  Jauregi:  “Euskadi  Europako  berreindustrializazioaren  liderra  izan  dadin  lanean  ari  gara”

Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”

Euskadik Europako industrian kontsolidatutako egoeran ekin dio 2025. urte honi eta erronka garrantzitsuak ditu aurrean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean onartutako eta berrikuntzaren eta trantsizio energetikoan aurrera egitearen aldeko aurrekontu hedakorrak ditu, ikuspegia betiere lehiakortasunean aurrera egitean jarrita. Mikel Jauregi sailburuak 2025 honetan Jaurlaritzak bideratuko duen politika industrialari buruzko funtsezko gakoak...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.