Adimen Artifiziala
Albisteak 27 Marzo, 2025

Iametzak euskarazko komunikazioaren eta digitalizazioaren aldeko apustua lantzen du

Gipuzkoako enpresak NextCloud plataforma txertatu du azken urteetan bere eskaintzan, eta horrekin enpresa industrialetara iristea du helburu.

2008an Lasarte-Orian (Gipuzkoa) sortutako enpresa da Iametza, komunikazioan eta digitalizazioan espezializatua. Komunikaziorekin eta digitalizazioarekin zerikusia duen proiektu desberdinak, hala nola sentsibilizazio-kanpainak, webguneak, aplikazio mugikorrak eta cloud zerbitzuak. 14 langile ditu, eta administrazio publikoarekin eta kultur eta gizarte eremuko erakunde desberdinekin egiten du lan, batez. 

Azken urteetan Iametzak software librearen aldeko apustua egin du,Next Cloud plataformaren bidez. “Pandemiaz geroztik tresna honen erabilerak gorakada handia izan du. Gure bezeroek beren online bulegoa izan dezakete, eta gure funtzioa, instalazioaz, mantentze-lanez eta prestakuntzaz gain, bezero bakoitzaren neurrira egindako tresna berritzaileak sortzea da. Adibidez, itzulpen eta transkripzio funtzio bat txertatu dugu duela gutxi”, adierazi du Eli Pombo Iametzako kudeatzaileak. Gipuzkoako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du, Hazinnova programaren bidez, tresna hori enpresa industrialetara eramateko, merkatu horretan finkatzea baitu helburu. 

Iametzak bere sorreratik oinarri izan duen zutabeetako bat euskararen erabilera sustatzea da, esparru digital eta komunikatiboetan. “Gure bokazioa euskaraz lan egin nahi duten erakundeei baliabide digitalak, profesionalak eta garatuak euskaraz eskaintzea da, geroz eta eskuragarriago bihurtuz”, aitortu du Eli Pombok. 

Zentzu horretan, Puntu.eus Fundazioarekin elkarlana abiatu dute. Aurten adibidez Labur.eus argitaratu dute, euskarazko URLak laburtzeko tresna. Horretaz gain, egun Iametzak ni.eus euskarazko doako posta zerbitzuaren mantentze teknikoko lanak burutzen ditu, Puntu.eus-ekin duen elkarlanaren eraginez. Iametzak, Ametzagaina eta Argiarekin batera, Euskara Bildua jardunaldiak antolatzen ditu baita ere, teknologia eta euskara alorrean erreferentziazkoa den urteroko topaketa. 

Etorkizunari begira, konpainiak bere soluzioetan berritzen jarraitzea du helburu, zerbitzu pertsonalizatuagoak eskaintzeko. Halaber, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteko kide izanik, (Gaiaren parte) hizkuntzen kudeaketa eta horrek dakartzan behar teknologiko eta komunikatiboak asetzeko soluzioak eremu sozioekonomikoan zabaltzeko helburua dauka, eta horrela industria-sektorean murgiltzen jarraitzeko xedea du Iametzak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Pozikek  osasun  mentaleko  estrategietan  inbertitzeko  itzulkina  maximizatzen  laguntzen  die  enpresei

Pozikek osasun mentaleko estrategietan inbertitzeko itzulkina maximizatzen laguntzen die enpresei

Bere plataformak aukera ematen du langileei buruzko informazioa biltzeko eta enpresen zuzendaritzari produktibitatea hobetzeko tresnak emateko, langileen ongizatearen bitartez.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Riza  Taldeak  bere  presentzia  handitu  du  Alemanian,  produkzio-kostuak  ia  %  40  murrizten  dituen  lanarekin
26/03/2025 Nazioartekotzea

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin

KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Euskarazko  diktaketa-sistema  berria,  dibertsitate  funtzionala  duten  haur  eta  gazteentzako  lagungarri

Euskarazko diktaketa-sistema berria, dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako lagungarri

Proiektuak SPRIren Adimen Artifizialeko programaren babesa jaso du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.