Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Webinar > Adimen Artifiziala CHATGPT I: aukerak, arriskuak eta praktika onak

AAk denean eragin du iraultza. Zeharkako teknologia da, gure lan egiteko modua eta prozesuak erabat aldaraziko dituena. ChatGPT da iraultza horren adierazle nagusia. Izan ere, gure eskuetara iritsi zen elkarrizketarako txateko lehen tresna izan zen.
GPT lengoaia-ereduan oinarritutako elkarrizketarako txat honi esker, denbora aurreztu, ideiak lortu eta hainbat zereginetan produktiboagoak izan gaitezke. Baina baditu berezitasun eta arrisku batzuk ere, eta baita ezagutu beharreko hainbat erronka ere.
Ikastaro honetan ChatGPT ezagutuko duzu, zer den eta zertarako balio duen, oso oinarrizko mailan. Tresnak eguneraketa asko izan ditu 2022ko azaroan sortu zenetik, eta AA ereduen teknologiak bilakaera izan du tarte horretan. Ondorioz, honako hau hastapenetako ikastaroa da, ChatGPTren oinarri-oinarrizko funtzionalitateak erabiltzen ikasteko. Erabilera eta funtzionalitate aurreratuagoetan sakondu nahi izanez gero, ChatGPT II ikastaroa egin daiteke.

  • Fecha y Hora: 26/03/2025 - 14:30 a 16:30
  • Lugar: Online
  • Organizador: Mikroenpresa Digitala
CHATGPT  I:  aukerak,  arriskuak  eta  praktika  onak