2025ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen bertsioa
Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) oro har arautzen du nola jaso eta tratatu behar dituen zure datu pertsonalak EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A. elkarteak (aurrerantzean, “AKK”) zehazki, (i) www.spri.eus/arrisku-kapitala/ domeinu izenaren bidez eskura dagoen web orria (aurrerantzean, “WEBGUNEA”), erabiltzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak, WEBGUNEAren bidez unean-unean erabilgarri dauden zerbitzuak barne; eta (ii) jarraian behar bezala identifikatuko diren beste atzemate-sistema batzuen bitartez jasotako datuak. Hori guztia WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, formulario edo zerbitzu jakin batzuetan ezarritako berariazko aurreikuspenei kalterik egin gabe, zuri dagokion informazioa helarazteko eta, hala badagokio, zeure baimena eskatzeko.
AKKk beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia eta/edo administrazio arloko berrikuntzetara egokitzeko, bai eta unean-unean WEBGUNEAren bidez egiten dituen praktiketara egokitzeko ere, une oro zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.
Nolanahi ere, datuen babesaren arloan aplikagarri den araudiarekin bat etorrita bete behar ditugun informazio arloko obligazioak betetze aldera, AKKk baliabide tekniko egokiak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKAn sarbidea izan dezazun.
EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A. elkartea da zure datuak Tratatzeko Arduraduna. Bilbon (Bizkaia) du helbide soziala, Urkixo Zumarkalea 36. zenbakiko atarian, 2. solairuan, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta BI-2.222-A orrian, eta A-48177760 du IFK.
PRIBATUTASUN POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozein kontu argitzeko, gurekin jar zaitezke harremanetan lehen adierazitako posta helbidean eta/edo lopdsgecr@spri.eus posta elektronikoko helbidearen bidez.
AKKn tratatzen ditugun datuak zuk zeuk eman dizkiguzu honako hauen bidez: (i) WEBGUNEAn nabigatzean betetako formularioen bidez eta/edo beste bide batzuen bidez (oro har, WEBGUNEAren erabiltzaile gisa erregistratzean –halakorik badago–, harremanetarako formularioak betetzean, enplegu eskaintzei buruzko formularioak betetzean eta/edo hautapen prozesuak egitean, etab.); (ii) kontsulta egiteko posta elektroniko bat bidaltzean; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste atzemate-sistema batzuen bidez.
Emandako datu pertsonalak hirugarren bati badagozkio, zuk bermatu egiten duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eman diozula, eta haren baimena jaso duzula bere datuak AKKri emateko, aurrerago adierazten diren helburuak betetzeko.
Gainera, jakinarazten dizugu sare sozialetan dauzkazun datuak erabil daitezkeela AKKk erabiltzen dituen sare sozial bakoitzean dauzkan profil korporatiboen bidez, hori guztia sare sozial bakoitzean ezarritako baldintzen eta terminoen arabera.
WEBGUNEAn nabigatzean, zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo posta elektronikoaren bidez eskaini dizkiguzun datuak, eta, hala badagokio, erabiltzen ditugun sare sozialetan AKKren profil korporatiboen bidez lortutako datuak tratatzen ditugu AKKn.
Bereziki, honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu AKKn:
Honako helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:
Gogoan izan tratamenduaren oinarria zure baimena bada, edonoiz ken dezakezula baimen hori, libreki eta dohainik, 7. atalean zehaztutako baldintzetan.
Legeak aginduta AKK horretara behartuta dagoen kasuak alde batera utzita (adibidez, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo beste Administrazio Publiko batzuk), datuak ez zaizkie hirugarren erakundeei jakinaraziko.
Ez dago aurreikusita zure datuak nazioartean transferitzea.
Oro har, bildu ziren xederako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, zuk datu horiek tratatzeko baimena ezeztatzen ez duzun bitartean, baimen hori bada zilegitasunaren oinarria, edo aurreko une batean ezabatzeko eskatzen ez baduzu, eta AKKk bete beharreko legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den epe gehigarrian.
Nolanahi ere, jakinarazten dizugu AKKk datuak arazteko barne politikak dituela ezarrita, bere esku dituen datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko, eta beraz, datu horiek ezabatu ahal izango direla bildu ziren xederako beharrezkoak eta/edo egokiak ez direnean.
Zehazki, ondorengo hau jasotzen da:
Datuak babesteko gaian aplikagarria den araudiak eskubide batzuk ematen dizkizu datu pertsonalei dagokienez, eta eskubide horiek erabili ahal izango dituzu datuak tratatzean. Jarraian azaltzen ditugu eskubide horiek:
Halaber, eskubidea duzu edozein unetan baimena kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Eskubide horiek erabili ahal izango dituzu AKKri eskaera idatziz eginda, 1. atalean adierazitako posta helbidera, edo posta elektroniko bat bidaliz lopdsgecr@spri.eus helbidera.
Azkenik, jakizu posible duzula erreklamazio bat jartzea Kontrolerako Agintaritza eskudunaren aurrean (AKKren kasuan, Datuen Babeserako Euskal Agentzia), batez ere satisfaziorik lortu ez baduzu zure eskubideak baliatuta. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke bere web orriaren bidez: www.avpd.euskadi.eus.
AKKk uneoro tratatuko ditu zure datuak konfidentzialtasun osoz, eta datuak isilpean gordetzeko betebeharra beteko du, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek jasan ditzaketen arriskuak, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzeko, galtzeko edo baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren antolakuntza neurriak eta neurri teknikoak aplikatuko ditu.
Web orri hau EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A.-ren jabetzakoa da, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan BI-2.222-A orrian inskribatuta dagoena. A-48177760 da sozietatearen IFK zenbakia eta hauxe da bere egoitza sozialaren helbidea: Urkixo Zumarkalea 36 - 2. solairua (Bizkaia Plaza eraikina), 48011 Bilbo (Bizkaia).
Webeko edukia eta estekak
EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A.-k ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen informazioagatik.
Web orriaren eguneratzea eta aldaketak
EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A.-k eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.
Alderdi teknikoei buruzko argibideak
EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A.-k ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta EUSKAL HERRIKO ARRISKU-KAPITALAREN KUDEAKETA, IKEKS, S.A.-ren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.
Gainera, adierazten dizugu AKKk Cookie Politika bat duela ezarrita, eta eskuragarri duzula honako esteka honetan.