Azpiegiturak
Enpresentzako pabilioi eta bulegoak
Puntako azpiegitura lehiakorrak euskal enpresarentzat
Zure negozioaren logistika indartu nahi baduzu eta zure plantillari egokitzen zaizkion pabilioiak edo bulego modularrak bilatzen ari bazara, prezio lehiakorrak eta malgutasuna nahi badituzu edo ekosistema kolaboratibo bateko kide izan nahi baduzu ikerketa eta garapena sustatzen dituen ingurune batean, begira zenbat gauza ditugun zuretzat.
Sprilur-ek azpiegitura arloko konponbideak eskaintzen dizkizu: pabilioiak, bulegoak, industria-lurzorua eta baldintza ekonomiko oso lehiakorrak. Eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea lanean ari da sinergiak eta aukerak sortzen dituen ingurune berritzaile bateko kide izan zaitezen.
Harrituko zaituzten azpiegitura-konponbideak ditugu. Kontaktatu
#sprilur hona hemen zure enpresarentzako m2 errentagarrienak
Pabilioiak, industria-lurzoru urbanizatua, eraikin industrialak eta bulegoak, denak ere prezio lehiakorretan, eta baita ere finantzazko formula malguak horien jabe egin zaitezen.
Geu gara zure azpiegitura-konponbideen hornitzaileak, kontaiguzu zer behar duzun eta kokaleku estrategiko onena bilatuko dugu zure negozioarentzat.
Enpresek 75.000 m² inguru eskatu dituzte jarduera ekonomikoak garatzeko: 29.626 m² partzela industrial, 40.743 m² pabilioi eta 4.334 m² bulego azken ekitaldian, 20,2 milioi eurotik gorako inbertsioa egin delarik.
01_
Euskal enpresarentzako zerbitzuak
Finantzaketa-formula malguen bidez, erosteko aukera ematen duten alokairu soiletik hasi eta betiko zuzeneko erosketaraino.
Sprilur-ek azpiegitura arloko konponbideak eskaintzen ditu eta enpresa bakoitzaren premietara egokitzen da, bere garapena eta lehiakortasuna ahalbidetuz eta obsoleszentzia murriztuz. Toki estrategikoetan kokatutako industrialdeak eraikitzen eta kudeatzen ditu euskal industria-sarearen premiei erantzuteko, Lehiakortasunaren Euskal Eredu Berrian oinarritutako puntako enpresa-ekosistemak sortuz.
Negozio-zentroak sortzen eta kudeatzen ditu:
- Jarduera ekonomikora bideratutako lurzoru kaltetuak berroneratzen ditu.
- Jarduera ekonomikoko espazio zaharkituak berriztatzen ditu.
- Enpresa-instalazioak urbanizatzen eta egokitzen ditu.
- Egitura komertzialak sortzen ditu.
- Higiezinak erosi, saldu, laga eta alokatzen ditu.
- Egitura komertzialak sortzen ditu.
- Higiezinak erosi, saldu, laga eta alokatzen ditu.
- Lurzorua erosi eta sustatzen du.
- Industria eta zerbitzuen sektorea.
- Industrialdeak urbanizatzen eta kudeatzen ditu.
- Enpresa-instalazioak urbanizatzen eta egokitzen ditu.
- Azpiegiturak instalatzen ditu.
- Proiektuak planifikatzen eta gauzatzen ditu.
- Lurzoruaren sustapen publiko berrietarako kokalekuak identifikatzen ditu.
- Enpresak atzematen ditu toki estrategikoetan ezar daitezen.
- Proiektuak planifikatzen eta gauzatzen ditu.
- Jarduera ekonomikora bideratutako azpiegiturak urbanizatzen, eraikitzen, kontserbatzen eta ustiatzen ditu, eta haien mantenimendu-lanak egiten ditu.
- Lurzoruaren sustapen publiko berrietarako kokalekuak identifikatzen ditu.
02_
Sinergiak eta sareko lana
Estrategikoki kokatutako espazioak eraikitzen eta merkaturatzen ditu, sinergiak sortzeko eta euskal enpresaren lurzoru- eta azpiegitura-premiei erantzuteko.
Europako S-PARCS lankidetza publiko-pribatuko proiektuan parte hartzen du, zeinaren helburua baita eredu eta aukera berriak sortzea gastu energetikoa hobeto kudeatzeko.
COPIT programaren barruan, Sprilur-en helburu nagusia da enpresen arteko lankidetza sustatzea eta indarra ematea balizko negozio-ildoei, teknologia, produktu, zerbitzu eta ezagutza-transferentziei eta I+G+B-ko nahiz nazioartekotzeko proiektuei.
Era berean, Interes Orokorreko Tokiko Enpresen Elkarteko (ELIGE Sarea) kide da, enpresa horien interes komunak sustatzeko, eta lehiakortasuna eta enpresa horiek jarduten diren udalerriei ematen zaien kalitatezko zerbitzua indartzeko.
03_
Industrialdeak
Industrialdeak sozietateak -Sprilur dute partaide nagusi- tokian tokiko antenak dira eta helburutzat dute enpresen jarduerari laguntzea hauek kokatuta dauden udalerrietan.
Industria-lurzoru urbanizatua, eraikin industrialak eta bulegoak eskaintzen dizkiete enpresei, beren jarduera ahalik eta ondoen garatu dezaten.
Sozietate horiei esker, eskaintza abantailatsua daukagu, enpresa-ekimenen errealitateari egokitua.
Araba
- Arabako Industrialdea, S. A.
Bizkaia
- Arratiako Industrialdea, S. A.
- Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea S.A.
- Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S. A.
- Busturialdeko Industrialdea, S.A.
Gipuzkoa
- Beterri-Kostako Industrialdea, S. A.
- Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.
- Deba Bailarako Industrialdea S.A.
- Goierri Beheko Industrialdea, S.A.
- Lanbarren Parke Logistikoa, S.A.
- Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A.
- Urolako Industrialdea, S. A.
Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea
Ezagutza, talentu eta transferentziazko ekosistema berritzaile bat Euskadiko sektore estrategikoentzat: aeronautika, elikadura, automozioa, biozientziak / osasuna, energia, fabrikazio aurreratua, zerbitzu aurreratuak eta EIKTak.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeen Sareak balio erantsiko zerbitzuak diseinatzen eta garatzen ditu enpresa eta profesional guztientzat, eta zerbitzu horien helburua da parkeetako agenteen berrikuntza-gaitasunak indartzea eta sareak eta kontaktuak sortzea.
I+G-ko 544 enpresa eta agente baino gehiago daude gure parkeetan.
Sare honetako kide izan nahi duzu?
544 empresas
18.489 profesional
43 teknologia- eta ikerketa-zentro
Euskadiko I+G-ko gastu osoaren % 38
5.568 milioi €-ko fakturazioa
12 kluster
0
- Abangoardiako arkitektura
- Teknologia aurreratuenekin hornituak
- Konektagarritasun paregabea
- Erabateko segurtasuna
- Eraikin jasangarriak
0 Ha.
Lurzoru urbanizatu
20 - 0 m2
- Diseinu funtzionala
- Espazio argitsuak
- Lantegi irekiak
+ 0
3 auditorio 800 lagunentzako lekuarekin
Teknologia berrienekin hornitutako aretoak
3.700 ekitaldi urtean
49.400 parte-hartzaile urtean
Arabako Parke Teknologikoa
Hermanos Lumiere, 11
01510 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiako Zientzia
eta Teknologia Parkea
Ibaizabal Bidea, 101
48170 Zamudio
Gipuzkoako Zientzia
eta Teknologia Parkea
Pº Mikeletegi, 53
20009 San Sebastián