Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Azaroa, 2019 Azpiegiturak

2019an lau enpresa berri kokatu dira Gasteizko Azucarera eraikinean

Sprilur-erk kudeatzen duen Gasteizko Azucarera eraikinak osagai berritzaile handiko lau enpresa berri ostatatu ditu aurten. Enpresa horiek teknologia, aholkularitza eta energia sektoreetakoak dira. 2019an iritsitako lau enpresa berri horiekin, Azucarera eraikinean 280 langile enplegatzen dituzten 13 enpresa daude guztira.
Gasteizko Azucarera eraikinaren aurrealdeko ikuspegia

Azucarera eraikinean 300 langile eta 14 enpresa daude, zeintzuek 3.259 m2 okupatzen baitituzte, hau da, eraikinaren azalera erabilgarriaren % 56.

 

Ibermáticak duela gutxi handitu ditu bere instalazioak Azucareran, eta gaur egun 1.257 m² okupatzen ditu, 200 profesionalek proiektu teknologikoak eta eraldaketa digitalekoak garatzen dituztelarik.

 

Hauek dira eraikinak ostatatzen dituen jarduera berriak: aholkularitza eta zerbitzu informatikoak, IKTen inplementazioa eta IKT arloko biltegiratze eta segurtasun konponbideak, industria sektoreari zuzendutako teknologia arloko euskarri globaleko zerbitzuak eta multinazional eta erakundeentzako zerbitzuak.

 

Sprilurek –SPRI Taldearen eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko erakundeak- kudeatzen duen Gasteizko Azucarera eraikinak osagai berritzaile handiko lau enpresa berri ostatatu ditu aurten. Enpresa horiek teknologia, aholkularitza eta energia sektoreetakoak dira. 2019an iritsitako lau enpresa berri horiekin, Azucarera eraikinean 280 langile enplegatzen dituzten 14 enpresa daude guztira.

 

Eraikinean instalatutako enpresek 3.259 m2ko azalera okupatzen dute, hau da, eraikin osoaren azalera erabilgarriaren % 56. Lau enpresa berri horiek beste 1.125 m2 eskatu dituzte bulegoetarako eta 230 langile gehiago ekarri dituzte eraikinera. Azucarera eraikinera iritsi berri diren enpresetako batzuk dira OMEGA PHERIPALS, OPTIMITIVE, T-SYSTEMS eta IBERMÁTICA. Azken hori Euskadin sustraitutako enpresa bat da, 2018an kokatu zen eraikinean eta azken hiruhileko honetan, bere espazioa zabaldu du (762 m²), 1.257 m²-raino guztira.

 

Eraikina birgaitu ondoren, Sprilur-ek 40 bulego (5.815 m²) atondu zituen; gaur egun, 18 lokal gelditzen dira libre (2.556 m²), denak 100 m2tik gorakoak. Horrelako lokal bat eskuratzeko alokairu-kontratu bat egin behar da. Azucarera eraikina kokaleku estrategikoan dago, Arabako hiriburuko erdigunetik oso hurbil, eta balio teknologiko eta berritzaile handiko enpresak ostatatzen ditu.

 

Berezitasun arkitektonikoez gain, Azucarera partzela mugatu batean dago eta 113 aparkaleku finko eta pribatu ditu, lorategiekin eta bide propioekin. Bulegoek, lokal modularrek eta ekitaldi publiko zein pribatuetarako espazioek behar dituzten azpiegitura-zerbitzu guztiak ditu.

 

Hauek dira Azucarera eraikinean (Ali Gobeo industrialdea. Gasteiz) kokatuta dauden enpresak: AJEBASK, ARGOLABE, DINALAN, IBERMÁTICA, GFI, GUESA, MERKATU, NEXTEL-S21, OMEGA PHERIPALS, OPTIMITIVE, SGAR, STANSOL, SCHWEPPES, TAURUS-SOLAC, T-SYSTEMS .

 

 

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak