Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Ekintzak PPAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuko dituzte, Sprilurren bidez, alde guztiek sinatutako hitzarmen baten esparruan.
Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak (PPA) argi berdea eman dio 1,6 milioi euroko balioa duen hirigintza-proiektuari, Pasaiako Spri Taldearen eraikinaren ondoan egongo den partzela berritzeko, bai eta hura egikaritzea ahalbidetuko duen hitzarmenari ere.
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur (Spri taldean integratuta dagoen Eusko Jaurlaritzako Lurzoru Industriala Kudeatzeko Sozietate Publikoa) Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan. Eraikin honetan, Adinberri bezalako ekimenak edo Ekonomia Urdinarekin lotutako enpresa-proiektuak bultzatuko dira.
Gainera, obrak egiteko azalera okupatzeko Sprilurrek egindako emakida-eskaera jendaurrean jartzen ari da PPA.
Aurreikuspenen arabera, 2024. urtearen amaieran hasiko dira jarduerak, eta La Herrerako Eusko Trenbide Sareak geltokia eta arrantza-lonja berria lotzen dituen oinezko- eta bizikleta-ardatzaren egungo etena konponduko dute.
Horretarako, berrurbanizazioaren barruan sartzen dira Pasaiako Correosen egungo eraikina eraistea eta lursaila eta inguruko espazioak berritzea, kalitatezko espazio publiko bat sortzeko, Trintxerpen herritarrei irekitako 3.000 m²-ko espazio bat gehituz. Bitartean, Correoseko bulegoak Sprilurreko eraikin berrira eramango dira amaitutakoan.
Jarduera horien finantzazioa, Correosek eraikin berrian hartuko duen lokala egokitzea barne, Pasaiako Portu Agintaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Udalaren eta Sprilurren kontura izango da, alde guztiek sinatutako hitzarmen baten esparruan.
Sprilurreko 4.941 m²-ko espazio berriko obrak 2026an amaituko dira beranduenez, eta Adinberri edo Ekonomia Urdinarekin lotutako enpresa-proiektuak bezalako ekimenak hartuko ditu.
Proiektu hau Pasaiako Portu Agintaritzaren Portu-Hiria estrategiaren barruan dago, bai eta Herrera Iparraldeko eremuan dauden portu-inguruneek bizi duten eraldaketaren baitan ere.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.