Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Japoniako 30 enpresa baino gehiagok parte hartu zuten azaroaren 27an egin zen “Electrification – Basque Automotive parts manufacturers” webinarrean, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) ACICAE Automozioaren Euskal Klusterrarekin lankidetzan antolatutakoa. Jardunaldiaren helburu nagusia Euskadi eskualde berritzaile eta Europako automozio-industriako lider gisa kokatzea izan zen, euskal industriaren gaitasun teknologikoak eta industrialak sektoreko eragile japoniar nagusien aurrean nabarmenduz.
JETRO -Japan External Trade Organization-, JAPIA -Japoniako Automozio Hornitzaileen Elkartea- eta Tokioko Merkataritza Ganberaren laguntzarekin, webinarrak lehen mailako fabrikatzaile eta hornitzaile japoniarrak bildu zituen, eta, horri esker, euskal enpresei merkatu estrategiko honetan duten presentzia indartzea ahalbiderati zien.
Ekitaldian, Moe Katok, BasqueTradek Japonian duen bulegoko zuzendariak, Euskadiko industriaren deskribapen orokorra aurkeztu zuen, euskal automozio sektorearen indarguneak eta berrikuntzan lider izateko duen gaitasuna nabarmenduz. Ondoren, Raquel Piñan ACICAE Euskadiko Nazioartekotze Zuzendariak Euskadiko automozio estrategia azaldu zuen, sektorearen ikuspegi orokorra, ezaugarriak eta etorkizuneko mugikortasunean erreferente gisa kokatzen duten I+G gaitasunak eskainiz.
Webinarrak aukera eman zien euskal enpresei elektrifikazioan eta soluzio berritzaileetan dituzten garapen teknologikoak erakusteko. Parte hartu zuten enpresen artean, Cikautxo Group, mugikortasun berriko ibilgailuentzako fluidoen bidezko mugikortasunerako soluzioak aurkeztu zituen, Fagor Ederlan Group, NX Technologies, PMG Polmetasa eta RPK Group, motor elektrikoetan, inbertitzaileetan eta bateriak kudeatzeko sistemetan (BMS) aurrerapenak erakutsi zituzten, eta CIE Automotive, Industrias GOL eta Teknia, automobilgintzarako egiturazko soluzio arinak nabarmendu zituzten.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.