Azucarera Eraikinak bere kalifikazio energetikoa hobetu du, eta hartara, bere ekarpena egin die Garapen Jasangarrirako Euskadi 2030 Agendako GJH-ei
Sprilur-ek 2020an Azucarera eraikinean berriztatutako klimatizazio-sistemak maila altuak lortu ditu kalifikazio energetikoa arautzen duten tauletan, zehazki, 168 C maila kontsumoaren atalean eta 28,5 B maila CO2 isurketen atalean.
Sprilur, S.A.ren jabetzako (SPRI Taldean integratua eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia) Gasteizko Azucarera eraikin historikoak nabarmen hobetu du bere kalifikazio energetikoa, eraginkortasun maila altuak lortuz taula erregulatzaileetan. Hala, 2020an hainbat lan egin ziren klimatizazio-sistema eraberritzeko, besteak beste ekipamendu osoa berritu zen eta, batez ere, energia geotermikoa ustiatzeko prozesu bat instalatu zen, eta lan horiei esker posible izan da 2005. urtetik zeukan kalifikazio energetikoa hobetzea (360 D maila kontsumoaren atalean eta 89 D maila CO2 isurketen atalean).
Hobekuntza-ekimen berri honi esker, Azucarera eraikinak eraginkortasun-maila bereizgarri eta altuagoak erdietsi ditu, 168 C etiketa energetikoa lortuz kontsumoaren atalean eta 25,5 B etiketa CO2 isurketen atalean. Hala, geotermia bidezko klimatizazio-sistema berrituari esker posible da eraikinean dauden 14 enpresen eta 320 lanpostuen guztizko kontsumoaren % 30 estaltzea.
Sprilur-ek urteak daramatza garapen jasangarriarekin lotutako neurri garrantzitsuak aplikatzen obra eta proiektuen exekuzio-prozesu integralean, hala nola jasangarritasun irizpideak errespetatzen dituen kontratazio publikoa sustatzea, lizitazioen pleguetan ingurumen-irizpideak sartzea eta Urbanizazio eta Eraikin Sostengarrien Gidak aplikatzea.
Era berean, Azucarera eraikinak inklusio sozialeko zerbitzu-enpresa bati esleitu dio bere lorategien mantenimendu-kontratua, eta ekimen hori ere lagungarri da Garapen Jasangarriaren arloko 2030 Agendako helburuak betetzeko.
Azucarera eraikineko jarduera ekonomikoa eta libre dauden lokalak
Azucarera eraikinak 5.410 m2-ko azalera du jarduera ekonomikoetarako, eta % 55eko okupazio-maila du. Hau da, 39 bulego erabilgarritatik (5.410 m²) 20 lokaletan zerbitzu eta teknologia arloetako 14 enpresa daude, 310 langile enplegatzen dituztenak. Libre dauden 19 bulegoek 100 m² eta 152 m² bitarteko azalerak dituzte, kanpoaldera ematen duten espazio argitsuekin, egokitzapen jasangarriarekin eta aparkaleku pribatuarekin. Gainera, eraikinak badauzka enpresa arloko ekitaldi eta bilerak edo ekintza publikoak egiteko espazioak ere.
Azucarera, XX. mende hasierako industriaren ikurra, duela 21 urte eraberritu zen, bere izaera historikoa eta arkitektonikoa errespetatuz; erabilera berriak eta enpresa-balioa emateko eraldatu zen eta XXI. mendeko teknika berritzaile, aurreratu eta jasangarrienak erabiliz kontserbatu da.
Proiektu hau diru-laguntzaren bitartez.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.