Lurzorua
Albisteak 15 urtarrila, 2020

Basque Railway 2020k, abiadura handiko sareak zerbitzuan jartzearen erronkak landuko ditu Donostian asteazkenean, urtarrilaren 22an

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak antolatutako jardunaldiak, tren sektoreko 500 profesional baino gehiago elkartuko ditu Kursaalen 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak antolatutako jardunaldiak, tren sektoreko 500 profesional baino gehiago elkartuko ditu Kursaalen

Tren sektoreko Europako erreferente nagusiek hartuko dute parte, François Davenne UICeko Zuzendari Nagusiak eta Libor Lochman CEReko Zuzendari exekutiboak, besteak beste, eta baita bertako zenbait eragilek ere, Andres Arizkorreta CAFeko presidenteak, adibidez

Euskadik, tren sektoreko ikerketari eta berrikuntzari buruzko elkar ulertze memoranduma sinatuko du SHIF2RAILekin

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, “Basque Railway 2020” izeneko nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldia egingo da datorren urtarrilaren 22an Donostiako Kursaalean. Jardunaldi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuan eta Europan sektorearen garapenarekin zerikusia duten 500 eragile baino gehiagoren presentziarekin, Laugarren Trenbide-Paketea indarrean sartzearen ondorioz abiadura handiko sare berriak martxan jartzearen eta trenbide-espazio europarraren liberalizazioaren aurrean planteatzen diren erronkei helduko zaie.

 

Ekitaldi horretan Europako trenbide-arloko erreferente nagusiek parte hartuko dute. Horien artean aipatzekoak dira jardunaldi baten irekieran parte hartuko duen François Davenne Trenbideen Nazioarteko Batasuneko (UIC) Zuzendari Nagusia; eta “Trenbidearen erronka berriak Europan” izeneko irakasgai magistrala eskainiko duen Libor Lochman esloveniarra, CER (Trenbideen eta Azpiegituren Europako Enpresen Erkidegoa) erakundeko Zuzendari Exekutiboa. Euskal errealitatera gehiago mugatzen diren gaiei dagokienez, Arantxa Tapia Sailburuak eta Andres Arizkorreta CAFeko presidenteak “Euskadiko Tren industriaren aukerak” gaiaren inguruan hitz egingo dute.

 

Ekitaldiaren laugarren edizioa da. 2007an, plaka gaineko trenbidearen gaia jorratu zen; 2008an, Trenbideko merkantzien garraioari buruzkoa izan zen; eta 2015ean, Prestazio handiko trenbideen ustiapenari buruz eztabaidatu zen bertan. Oraingo honetan, Basque Railway une erabakigarrian egingo da, Eusko Jaurlaritzak, ETSren bitartez, Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko obra zibileko lanak amaitu eta, obra zibil osoa 2023an bukatzeko helburuarekin Atotxako (Donostia) eta Ezkioko geltoki berria eraikitzen hastear dagoen unean, hain zuzen ere.

 

Jardunaldiaren helburua, beraz, bikoitza da. Alde batetik, sektorearekin batera, sare berria zerbitzuan jartzeko eta etorkizunean ustiatzeko konpondu beharreko alderdi teknikoak aztertuko dira, eta baita Laugarren Trenbide-Paketea indarrean jartzearen ondoriozko agertokia ere. Bestalde, abiadura handiko trenbide-sareen ontasunak eta eskualdeen garapen sozioekonomikoari eta lehiakortasunari eta mugikortasunari egiten dioten ekarpena sozializatu nahi dira, nazioarteko trenbide zabaleraren bitartez ahalmen handiko Europako sareekin konektatuz.

 

Eusko Jaurlaritzak, Euskotrenen bitartez, Bilbo, Gasteiz, Donostia eta baita Baiona eta Iruñea arteko intercity zerbitzuak ustiatzeko planak aurreratuko ditu.

 

Jardunaldiak Amurrio Ferrocarriles, Bombardier, CAF, Danobat, Dominion, Ekide, Ikusi, Ingeteam, JEZ Sistemas Ferroviarios, Talgo eta Thales enpresen laguntza izango du. Horiek guztiek stand gune bat izango dute, eta bertan, bertaratutako 500 profesionalek baino gehiagok networking-a egin ahal izatea aurreikusten da.

 

MoUren sinadura SHIF2RAILekin

Euskadi, Shift2Rail-ekin elkar ulertzeko memorandum bat (MoU) ixten duen Europako lehen eskualdea izango da. Txekiar Errepublikarekin lortutako gobernu-akordioaren ondoren, Europako eskualde batek trenbide-sektoreko ikerketarako eta berrikuntzarako proiektuen tresnekin/deialdiekin jarduteko eta batera finantzatzeko lehentasunezko estrategiak ezartzeko lankidetza-konpromisoa hartzen duen lehen aldia da.

 

Shift2Rail, egoitza Bruselan daukan eta Europan trenbide arloko ikerketa eta berrikuntza gehiena bideratzen duen erakundea, Europako Batzordeak, Europako beste zazpi tren-enpresa sortzailerekin batera, sustatutako ekimen publiko-pribatua da. Enpresa horien artean dago Euskadiko CAF multinazionala. Shift2Railek beste enpresa elkartu batzuk ere baditu, AERNNOVA eta TALGO besteak beste, eta baita TECNALIA eta CEIT ikerketa-zentroak eta Europako hiru unibertsitate ere, horietako bat Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa UPV/EHU. Shift2Rail 2014an sortu zen, eta 920 milioi euroko aurrekontua du.

 

Akordioak bultzada berri eta garrantzitsua emango dio trenbide-sektorearen garapenari Euskadin, eta, aldi berean, euskal berrikuntza-ekosistema indartzeko balioko du. Monique Van Wortel Shift2Raileko arduradunak eta Tapia sailburuak, BASQUE RAILWAYren barruan izenpetuko dute aipatutako MoUa.

 

Jardunaldiaren egitaraua

Ekitaldiaren irekiera instituzionalean Francois Davenne Trenbideen Nazioarteko Batasuneko (UIC) Zuzendari Nagusiak hartuko du parte. UIC, nazioarteko trenbide-sektoreko eragile nagusien arteko lankidetzarako mundu mailako elkartea da, eta elkarren artean operatu dezaketen trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko sistemak estandarizatzeko eta hobetzeko bidean aurrera egiteko helburua du.

 

Hitzaldi nagusia Libor Lochman CEReko Zuzendari Nagusiaren eskutik etorriko da. CER (Trenbideen eta Azpiegituren Europako Enpresen Erkidegoa) elkarteak 70 tren-enpresa baino gehiago, haien elkarte nazionalak, azpiegitura administratzaileak eta ibilgailuak alokatzeko enpresak biltzen ditu.

 

Lochmanen ondoren Arantxa Tapia sailburua eta Andres Arizkorreta CAFeko presidentea arituko dira Kursaaleko kubo txikiko agertokian, ohikoa ez den formatuan eta moderatzailerik gabe. Aurrez aurre hitz egingo dute tren arloko Euskadiko enpresaren orainaldiari eta etorkizunari buruz.

 

Amaitu eta berehala, 11:35ean, Shift2Raileko Monique Van Wortel eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak MoUa sinatuko dute.

 

Ordubeteko etenaldiaren ondoren, gai espezifikoei buruzko lau tailer egingo dira, trenbide-sektorearekin, erakundeetako arduradunekin, arlo akademikoarekin eta abarrekin zerikusia duten enpresetako zuzendaritza taldeetako kideei eta teknikariei zuzenduta, batez ere.

 

12:30ean, laneko bi mahai hasiko dira aldi berean. Erabilera anitzeko A Aretoan, eta José Carlos Domínguez Curiel Espainiako Trenbideen Fundazioko Zuzendari Gerenteak moderatuta, Espainiako eta Europako operadoreen arduradun nagusiak bilduko dira. Horien artean, Manel Villalante, (RENFE), Dariush Kowsar, (SNCF), Victor Bañares (ILSA – TRENITALIA), Ricard Font (FGC), Andrea Giuricin (NTV) eta Antonio Aiz (Euskotren) egongo dira.

 

Erabilera anitzeko B Aretoan, berriz, “Tren sektorearen berrikuntza eta digitalizazioa” izango da landuko den gaia. Alex Arriola (SPRIko Zuzendari Nagusia) izango da foroaren dinamizatzailea, eta hauek hartuko dute parte: Jokin Mugarzak (DANOBAT), Iñigo Zorriketak (DOMINION), Tionne Robertok (FAIVELEY), Eneko de Iralak (IKUSI), Ana Romerak (THALES) eta Estibaliz Mendizabalek (ETS).

 

13:30ean, A Aretoan, eztabaida interesgarria izango da fabrikatzaile nagusien ordezkari diren Josu Villarren (CAF), Jaime Borrellen (ALSTOM), Emilio Garcíaren (TALGO) eta Jon Ander Vegasen (BOMBARDIER) artean. Pedro M. Lekuona (Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziako zuzendaria) izango da moderatzailea.

 

Aldi berean, B Aretoan Michael Prader (STA), Jacques Coutou (Atlantic Freight Corridor), Hervé Lecaignen (LISEA), Juanjo Montero (Trenbide Liberalizazioari buruzko unibertsitate irakaslea) eta Matthias Meyer (Deutsche Bahn) “Mugaz gaindiko esperientziak Europan” gaiaren inguruan arituko dira solasean. Mahai-ingurua Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiak moderatuko du.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Illunbera  zabalduko  da  Donostiako  Udalaren  eskutik,  enpresa-proiektu  estrategikoak  posible  eginez,  hala  nola  Columbus  Venture  Partners-ek  gidatutakoa
28/02/2025 Lurzorua

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa

Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.  

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.