Lurzorua
Albisteak 25 otsaila, 2020

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 13,82 milioi euro inbertituko ditu Irungo eta Oarsoaldeko hiru industria-gune berroneratzeko

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A-k, Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Oarsoaldeako udalek  partaidetua dagoenak erabiltzen ez diren 21.000 m²ko bi industria-lursail berroneratu eta balioan jarriko dira Irunen

Erabiltzen ez diren 21.000 m²ko bi industria-lursail berroneratu eta balioan jarriko dira Irunen, eta 15.000 m²ko lursailak erosiko dira Oarsoaldean, geroago garatu eta sustatzeko.

 

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A-k -Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Oarsoaldeako udalek  partaidetua dagoenak- lokal eta pabilioi industrialen eskaera gorakor eta sostengatua erregistratu du azken urteotan. Hori dela eta, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan operatzen duen eta enpresa-guneak kudeatzen eta sustatzen dituen sozietate horrek 13,82 milioi euroko inbertsioak onartu ditu urte honetarako.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak Irunen egingo dituen inbertsio berriak industria erabilerarako berroneratze-proiektuetan zentratuko dira. Batetik, Irungo Hiframasa enpresaren itxieraren ostean (2016aren amaieran), enpresa kokatua dagoen lursaila erosi zen, zeinak 9.719 m²ko guztizko azalera eta 12.634 m²ko eraikigarritasuna baitu. Lursail hori une honetan ez da erabiltzen, eta gune industrial bezala proiektatzen da, baina berroneratu egin beharko da berriro balioan jartzeko eta jarduera ekonomikoetara bideratzeko.

 

Proiektuak, une honetan erredakzio-fasean dagoenak, aurreikusten du oraingo eraikina (3.400 m²ko okupazioa duena) eraistea eta azalera egokitzea, bertan eraiki ahal izateko solairu bakoitzean 3.000  m²ko okupazioa izango duten bi pabilioi independente. Pabilioiek behar diren zerbitzuetarako hartuneak izango dituzte: hornidura eta saneamendua, energia, gasa, telekomunikazioak, eta abar.

 

Aurreikuspenen arabera, berregokitzapen- eta eraikuntza-lanak 2020ko bigarren hiruhilekoan hasiko dira, bi pabilioiak eraikita egon daitezen urtearen amaierarako. Berroneratze-lanen eta bi pabilioien eraikuntzaren inbertsio osoa 5,89 milioi eurokoa izango da.

 

Bestalde, Irunen kokatua dagoen Cycobask enpresaren lursailean ere antzeko berroneratze-proiektua gauzatuko da, hau ere erabiltzen ez den lursail industrial bat delako. Kasu honetan, lursailak 11.281 m²ko azalera du, 7.333 m²ko okupazioa eta 14.666 m²ko gehieneko eraikigarritasuna. Berroneratze-proiektuak aurreikusten du, lehenik eta behin, han kokatua dagoen eraikina eraistea, ondoren pabilioien eraikin berri bat eraikitzeko. Pabilioi horiek 820 m²ko gutxieneko azalera izango dute. Gainera, posible izango da nabeen tamaina handitzea, beti ere interesatutako enpresen premia eta eskaeren arabera.

 

Hyframasaren kasuan bezalaxe, kasu honetan ere, proiektuaren erredakzioa eta obraren zuzendaritza esleitu ostean (aurtengo bigarren hiruhilekoan), aurreikusten da lanak urtearen azken hiruhilekoan hasiko direla. Berroneratze-proiektu honetan 5,53 milioi euroko inbertsioa egingo da.

 

Azkenik, Oarsoaldeko inbertsioari dagokionez, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 15.000 m²ko hainbat lursail erosiko ditu, ondoren industria-sustapen berri bat egiteko. Ekimen hori eskualdeko beste proiektu batzuen garapen eta bilakaeraren menpe dago neurri handi batean. Aurreikuspenen arabera, 2,40 milioi euroko inbertsioa egingo da Lezon.

 

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k 10 enpresa-gune eta industrialde sustatu eta kudeatu ditu Bidasoan eta Oarsoaldean. Zalantzarik gabe, Industrialdeak Programan integratutako sozietateetatik berau da Gipuzkoan espazio-eskaera eta enpresa-jarduera indize onenak dituena, mugatik hurbil dagoelako eta Europa hegoaldeko itinerantzia logistikoaren gune garrantzitsua delako.

 

2020rako eta hurrengo urteetarako aurrekontuari dagokionez, hauexek dira aurreikusitako inbertsioak:

 

AURREIKUSITAKO ENPRESA-GUNE BERRIAK 2020

KOKAPENA: Aurreikusitako inbertsioa: Lursailaren azalera guztira Gehieneko okupazioa (m²) Eraikigarritasuna (m2):
IRUN-HIFNAMASA. 5,89 9.718 6.317 12.635
Irun-Cycoback 5,53 11.282 7.333 14.666
Oarsoaldea (zehaztu gabe) 2,40 15.000

 

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEAREN KOPURUAK 2019an

 

2019an, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4,77 milioi euroko inbertsioa egin zuen eta 2,68 milioi euroko negozio-zifra lortu zuen. Azalerei dagokienez, 775 m² bulego eta 3.147 m² pabilioi esleitu, berritu edota saldu zituen eta lurzoru industrialeko 4.947 m² lursail saldu zituen.

 

Bidasoan eta Oarsoaldean sustatutako enpresa-guneak


KOKAPENA

Inbertsioa (M.€)

Lursail Pabilioi Bulego Enpresak

Enpleguak

Irun-Arretxe Ugalde- Pabilioiak

20,61

29.284 62

446

Irun-Arretxe Ugalde- Eraikina

5,51

3.898 25

82

Irun-Gabiria

11,98

28.505 3.553 39

332

Irun-Oianzabaleta

3,18

25.835 5

250

Irun-Araso -Pabilioiak

13,52

16.997 30

383

Errenteria-Masti Loidi

1,93

3.755 9

43

Errenteria-Txirrita Maleo

11,60

10.150 2.220 35

504

Lezo-Sagasti

5,19

16.420 445 18

148

Oiartzun- Ugaldetxo

1,78 7.877 23

163

Pasaia-Bordalaborda

16,65

15.921 20

171

Errenteria-Egiburuberri

3,27

1.364 1

29

Irun-Gametxo

1,49

4.947

3.216

GUZTIRA

96,71

30.782 130.273 13.332 267

2.551


 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Illunbera  zabalduko  da  Donostiako  Udalaren  eskutik,  enpresa-proiektu  estrategikoak  posible  eginez,  hala  nola  Columbus  Venture  Partners-ek  gidatutakoa
28/02/2025 Lurzorua

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa

Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.  

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.