Cometelek industria-hondakinen salmenten balioa handitzen duten soluzioak eskaintzen ditu
30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Cometel familia-enpresak soluzioa ematen die erretaulak edo txirbilak sortzeak dakarren arazoari. Hala, enpresa gipuzkoarrak giltza eskuko hainbat soluzio diseinatu, fabrikatu eta martxan jartzen ditu txirbilen garraio eta tratamendura bideratuak, industria-estanpazioaren ebakinetarako eta hondakinetarako. “Proiektu osoak egiten ditugu industria-instalazioetako hondakinak automatikoki baztertzeko, sailkatzeko eta bereizteko; instalazio horietan, piezak fabrikatzen dira serie altuko estanpazio- edo mekanizazio-prozesuen bidez”, nabarmendu du Sandra Montesek, Cometeleko zuzendari nagusiak.
Gainera, industria-hondakinei balio ematea lortzen du enpresak. Izan ere, hasiera batean enpresa-sarearentzat baliogabea den materiala, “mozkinak eragin dezaken material baliotsu bihurtu daiteke, eta horrela birziklatzaileei saldu, bitartekaririk gabe”, zuzendari nagusiak azpimarratu duenez.
Elgoibarko enpresak soluzioak eskaintzen ditu txirbilaren garraioan eta tratamenduan eta deformazio metalikoan. Garraiolariak eta ebakinak eta txirbilak edukiontzietara banatzeko sistemak ditu enpresak, bai eta danbor magnetikoen bidez hainbat material bereizteko sistemak eta baheketak ere. Sandra Montesek adierazi duenez, “salmenta prozesuan hondakinen balioa handitzeko erabiltzen dira”.
Beste negozio-ildo bat Cometel Recycling Solutions da. Arlo hori birziklatzaileei, berreskuratzaileei eta material-balorizatzaileei soluzio adimendunen eskaintzan oinarritzen da, haiek bildu eta beren planta edo zelaietan biltegiratzen zituzten hondakinak garraiatu, banatu eta sailkatzeko. “Gizartea kontzientziatu delako, legeak gogortu egin direlako eta materialak birziklatzean itzulera ekonomiko egiaztatua egon delako, urtetik urtera handitzen joan den arloa da”, adierazi du.
Automozioaren sektorera bideratuta
Cometelen jardueraren % 95 automobilgintzaren sektorera bideratuta dago, zehazki ibilgailuen zatiak fabrikatzen dituzten OEMetako Tier 1 eta Tier 2 hornitzaileetara. “Metal-estanpazioko, serie altuen mekanizazioko edo injekzioko prozesuak egiten dituzten multinazional nagusientzat lan egiten dugu, gure proiektuak maila globalean instalatuz”, esan du zuzendari nagusiak.
Gaur egun, Cometel enpresak 40 langile ditu, eta “merkataritza arloa, digitalizazioa eta konektibitatea indartzea aurreikusten” du, Sandra Montesek aurreratu duenez. Eta, proiektuen bidez lan eginez, soluzioak maila globalean instalatzen ditu. Horregatik, hainbat herrialdetan ditu instalazioak, hala nola Malaysian, Japonian, Brasilen, Argentinan, Hegoafrikan edo Errusian. Gainera, Sandra Montesek argitu duenez, “Mexiko da guretzat, duela 15 urtetik hona, gure esportazio-merkatu nagusia, automobilgintzan duen garrantziagatik eta Queretaroko gure lantegian oinarritzen delako gure lana”.
Aurrera doaz euskal enpresak etorkizunari begira dituen helburuak: merkatu geografiko berrietara eta sortzen ari diren sektore berrietara bideratzea, hala nola “mugikortasunaren, materialen birziklatzearen eta energia berriztagarrien arloko premia berrietatik datozenak”, adierazi du.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da