Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Euskal ekosistema ekintzileari bere ekarpena egiteko asmoz, Eckoing Communicationek, PR+ enpresak, lankidetza-hitzarmen bat itxi berri du etapa desberdinetan programa berriak ezartzeko modua ematen duena, Asiako merkatuetan sartzea bilatzen duten enpresa emergenteekin, eta Start2 Grouparen bidez (German Entrepreneurship), berrikuntza bultzatzen duen eta lau kontinentetan hazkunde bidean dauden enpresei bere arrakastarako bidean laguntzen dien nazioarteko enpresa-taldea.
“Euskal ekosistema zehatz-mehatz aztertzen dugu, eta uste dugu gure akordioa Asiarako zubi erreala eta operatiboa izan daitekeela hazkunde bidean dauden enpresentzat. Euskal enpresa tradizionala aspaldian dago Asian, eta SPRIk Singapurren edo Hego Korean dituen bulegoen laguntza du. Gure asmoa tutoretza gutxiago duen sektore bati ekarpenak egitea da, inbertsioak mugitzen diren eta akordioak arinago ixten dituzten espazio batean, betiere proiektuaren atzean idei on bat baldin badago”, azaltzen digu Koldo Iturriagagoitia Eckoing-eko CEOak. Alemaniar jatorriko talde honek Alemanian, Estatu Batuetan eta Asian jarduten du programa, zerbitzu, merkatuaren ezagutza, aholkulari eta aditu sorta zabala eskainiz.
Edozein etapetan dauden enpresekin lan egingo da, inbertsore prestaketatik hasita eta maila globaleko hedapeneraino, abantaila esanguratsuak eta azelerazio-prozesuak eskuratuz, programa pertsonalizatuen eta inbertitzaile eta bazkideekiko harreman bakarren bidez. Bere eskura 1.000 aditu eta aholkulari baino gehiagoko nazioarteko sare zabala jartzean, ezagutza eta esperientzia pertsonalizatuak eskaintzen zaizkie merkatu giltzarri guztietan, bai startupei bai bezero korporatiboei.
Hasteko Asia
Eckoing-etik, hasiera batean, Asia aipatzen da interes bereziko merkatu gisa, Singapur ‘hub’-etik zentralizatuz, sortzen ari diren enpresak Asiako kontinentera sartzeko ate modura erabiliz.
Eta oso bereziki ASEANi begiratzen zaio. Munduko alde honerako herrialde emergenteak, non hazkunde txiki batek merkatu-hazkunde handia da edozein euskal enpresarentzat, eta bertan, inbertitzeko enpresa-eskaria handia da. Herrialde honetako Gobernuari aholkuak emateaz gain, Biziaren Zientzietan, Teknologia Klimatikoan eta Adimen Artifizialean espezializatutako ikasketa-zentroak ditu.
Singapur “hurrengo urteetan inbertitzeko bezala kontutan hartzen den herrialderik onena”, bertako bulegoetatik koordinatzen dira Asiako merkatuetako jarduera guztiak. Horrez gain, Shanghain, Tokion, Manilan eta Hego Korean estrategikoki kokatutako bulegoak ditu Eckoingek.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra
Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.