Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-k 300 m²-ko pabilioi bat alokatu dio EkimenLab-i, Sormen Design eta Ekide Group ingeniaritza eta diseinu industrialeko enpresa gipuzkoarren lankidetzatik sortutako ekimen berriari.
Enpresa-guneen sustapenerako Deba Bailarako Industrialdea, S.A. eskualde mailako sozietateak, Sprilur-ek (Eusko Jaurlaritza eta Spri Taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoienako eta Debabarreneko udalek partaidetua dagoenak, EkimenLab izeneko ekimen berritzailea ostatatu du Arrasateko Markulete industrialdean. Ekimen horren helburua da trenen, autokarren, ibilgailu elektrikoen, autokarabanen, eta abarren serieko fabrikazioaren aurretiazko proiektuen hasierako prototipoak eta maketak egitea eskala errealean.
EkimenLab-ek 300 m²-ko espazio partekatua okupatzen du, eta bertan diseinatzen eta garatzen ditu estetikoki eta funtzionalki baliozkotuko diren eskala errealeko prototipoak, gero seriean fabrikatzeko eskaeraren arabera.
Bere jomuga-merkatua industriala da nagusiki eta sektore hauekin lotuta dago: automozioa, aeronautika, teknologia, makina-erreminta, eta abar. Gainera, bere produktuek osagai berritzaile handia dute eta elkarrekin konbinatzen dituzte diseinua, teknologia eta ingeniaritza, produktibitate-maila handia lortzeko.
EkimenLab Sormen Design-en (2001) eta Ekide Group-en (1990) lankidetzatik sortu da; Debagoienan kokatutako enpresa gipuzkoar horiek ongi errotuta daude eskualdean.
Deba Bailarako Industrialdea, S.A.: enpresa-guneen sustapena Debagoiena eta Debabarrenan
Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k bere babesa eman dio EkimenLab-en (Sormen-Ekide) instalazioari, zeina Arrasateko Markulete industrialdean kokatua baitago. Industrialde hori berrikuntzaren, ingeniaritzaren eta unibertsitateko prestakuntzaren erdigunean dago, industri arloko enpresa handiak eta ETEak biltzen dituen Gipuzkoako ingurune batean.
Erakunde arteko partaidetza duen sozietate horrek eskualde mailan (Debagoienan eta Debabarrenan) operatzen du, aukera eskainiz industria-azpiegiturak eskuratzeko erosketa-modalitatearen nahiz finantza-errentamenduko modalitate desberdinen bidez. Une honetan, ekonomi jardueretarako lokalak eta nabe industrialak ditu Arrasate, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzan (Debagoiena), eta baita ere Eibar, Elgoibar eta Mutrikun (Debabarrena).
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?