Gure robotika hilabetea dela-eta, BDIH sareko kideek elementu-manipulazioa airean automatizatzeko beharra duten enpresei eskaintzen dieten 4.0 konponbideak aurkezten ditugu.
TECNALIA BDIH sareko kideak Cogiro aurkezten du, egitura finkoan muntatutako kable-robota. Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, egitura finkoetan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko erabil daitezke. Jauzi kualitatiboa da lan-eremu zabaletako karga-manipulazioari dagokionez, eragiketak eta manipulazioak automatizatzeko aukera eskaintzen baitu; hala, hobetu egiten da prozesuaren kalitatea, areagotu egiten da muntatze-eragiketen segurtasuna eta gutxitu egiten da manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.
Elementuak tona bat baino gehiagoko masa badute ere, TECNALIAk badauka konponbidea. Cablecrane manipulazio eta mihiztatze kontrolaturako zubi-garabi robotizatuak, zubi-garabietan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko balio du. Jauzi kualitatiboa da karga-manipulazioari dagokionez: garabiak sistema robotiko bihurtuta, areagotu egiten da instalazioaren malgutasuna, hobetu prozesuaren kalitatea, handitu muntatze-eragiketen segurtasuna, eta gutxitu manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.
Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek gure 4.0 konbinazioren batekin osatzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?